Zerbitzu-sektoreari esker 120 langabe gutxiago apirilean gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, apirilean 120 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 92 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.099 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,1 hain zuzen. Iazko apirileko hilabetearekin konparatua 494 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 28 behargin gutxiago zeuden langabezian apirila amaieran. Azken urtean 124 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 695 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 12,9koa da (% 14,1 Irungoa eta % 8,7 Hondarribikoa), % 10,8 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 13 da

Zerbitzu-sektoreari esker langabezia jaitsi da. Beste sektoreak mantendu dira eta igo ere.

Etiquetas: