Abuztuan 105 langabe gehiago Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, abuztuan 4.432 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 73 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 32 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 3.805 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %13,1 hain zuzen. Iazko abuztuko hilabetearekin konparatua 387 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian egun 627 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %7,8. Azken urtean 101 langabe gutxiago daude ondoko herrian.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %12koa da (%13,1 Irungoa eta %7,8 Hondarribikoa), %10,3 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12,6 da.

Sektoreka, industria eta zerbitzuetan igo da langabezia.

Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Etiquetas: