Metroak DBUS eta LURRALDEBUS kolpatzen ditu

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua Dbus-en ekintza informatiboak egiten ari da egunotan. Lehenengo ekintza joan den larunbatean egin zen, Donostiako Boulebarreko eta hiri-erdialdeko hainbat autobus geltokitan. Ekimen honen helburua garraio publikoaren erabiltzaileei metro pasantearen egitasmoan autobus zerbitzuetan planteatzen diren murrizketei buruz informatzea da.

Ematen dituzten datuak Eusko Jaurlaritzaren 2011ko “Donostialdeko metroaren bideragarritasun azterketa” (“Estudio de Viabilidad del metro de Donostialdea”) eta 2014ko “Eskari Azterketa” (Estudio de Demanda Variante Donostialdea”) txostenetatik jasota daude: azterketan horietan metroa abian jartzearekin batera autobus zerbitzuen murrizketa garrantzitsuak planteatzen dira “autobusen birmoldaketa” izenpean.

Datozen egunetan hiriko hainbat autobus geltokitan burutuko duten ekimen honi amaiera emateko, DBus-eko KURPIL langileen elkarteak hitzaldia emango du, martxoaren 15ean Lugaritzeko kultur etxean, arratsaldeko 7etan. Dbus-en egun dauden 510 lanpostuetatik 110 galduko lirateke, Dbus-eko KURPIL sindikatuak infromatzen duenez.

DBUSen LINEA KALTETUAK:
 05 Bentaberri       >   >   Suprimir / Kentzea
 24 Altza-Gros-Antiguo > Suprimir /Kentzea
 27 Altza-Intxaurrondo-Antiguo > Suprimir / Kentzea
 13 Altza    >    >    > Subir intervalo a 15’ / Maiztasuna 15mn-ra murriztea
 28 Amara-Hospitales > Subir intervalo a 10 / Maiztasuna 10mn-ra murriztea
 18 Seminario  > Lanzadera desde el Antiguo / Antiguotik “lanzadera”
 25 Añorga > lanzadera desde Lugaritz / Lugaritzetik “lanzadera”
 26 Martutene > Lanzadera desde Riberas de Loiola / Loiolako Erriberatik “lanzadera”
 33 Larratxo-Intxaurrondo-Berio > Lanzadera desde Bentaberri / Bentaberritik “lanzadera”

LURRALDEBUSen LINEAK:
 H6 Errenteria-Hospitales > Suprimir / Kentzea
 H2 Oiartzun-Donostia > Lanzadera desde estación Oiartzun / Oiartzungo geltokitik “lanzadera”
 I1 Hondarribia-Donostia > Subir intervalo a 60’ / Maiztasuna 60mn-ra murriztea
 A3 Beraun –Donostia > Subir intervalo a 20’ / Maiztasuna 20mn-ra murriztea
 I2 Hondarribia-Aeropuerto-Donostia (A-8) > Suprimir / Kentzea

Etiquetas: