Hitzaldia: “Metroaren Pasanteak Donostia erdialdeko komertzioan eta hiritarrengan lituzkeen eraginak”
Hizlaria: Jose Ramon De Miguel Bosch
Hizlaria: Jose Ramon De Miguel Bosch
Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hamarnaka pertsona bildu dira gaur goizean Donostiako Udaletxearen aurrean Metroaren proiektuko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko.
Arartekoak joan den uztailaren 11ean eman duen ebazpenaren bidez gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Metroaren Pasantea eta hiri-eredua Donostian” gaiari buruzko mahai ingurua egingo da maiatzak 24 asteazkenenean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelena kulturunean. Hizlariak izango dira:
-Andeka Larrea (hiri-eraldaketa prozesuen azterlaria)
-Andoni Egia (Geografoa eta Tokiko Garapen agentea)
Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, alegazioen entrega kolektiboa egin da gaur goizean Eusko Jaurlaritzan, Donostian Metroaren Pasantea eraiki asmoz Antigua aldean abian jarri duen desjabetza prozedura eten dezala eskatzeko.
Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, ehundaka lagunek metroaren pasantearen proiektua gelditzeko aldarrikatu zuten atzo eguerdian egindako manifestazioan.
Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak elkarretaratzeak egin ditu gaur Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aurrean, gure hirian zeharo behar gabekoa eta desadostasun zabala pizten duen Metro bat eraikitzeko proiektua geldiaraztea eskatzeko. Jaurlaritzak berak 2013an “obra faraonikotzat” jo zuen egitasmo hau. Gasteizera joateko autobusa antolatu dugu eta 50 lagun inguru bildu gara.