"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa Gure Moradan

"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa egingo da Gure Moradan (Izaga kalea 9) urriaren 10etik 23ra.

Erakusketan, San Cristobal gotorlekuko memoriari buruz egindako lana aurkeztuko da, baita Botilen hilerrian egindako hobitik ateratzeei buruzkoa ere, 2007tik 2014ra arte, biktimen senideek eskatuta.

Hitzaldiak Koldo Plaŕekin eta Paco Etxeberriarekin
Gainera, bi hitzaldi emango dira egun horietan: urriaren 10ean Koldo Pla historialariak "Ezkaba, espetxe frankisten ihelsaldi handia" dokumentala aurkeztuko du, eta urriaren 18an,  "hilobiak irekiz, duintasunak berreskuratuz" hitzaldia emango du Pako Etxeberriak. Hitzaldiak 19:30ean eta 19:00etan izango dira, hurrenez hurren.

Etiquetas: