Carrefour-Oiartzungo 3 greba egunak ez dira egingo

Carrefour-Oiartzungo langileek Maiatzaren 10ean egindako asanbladaren ondoren erabaki dute Maiatzaren 12, 13 eta 15 egunetarako aurrikusia zen greba ez dutela aurrera eramango.

Erabaki hau hartzeko arrazoia, Madriletik Giza Baliabideen eta Harreman Laboralen arduradun orokorrak zentruko langileen lan baldintzen hobekuntza negoziatzeko prestutasuna izan da.

Oiartzungo lantoki txikiko langileek Carrefour-eko zuzendaritza zentrala mugiarazteko ahalmena erakutsi ondoren, eta berria denez enpresaren negoziaziorako jarrera, Maiatzaren 12an Enpresako arduradunak eta langileen ordezkariek negoziaketari ekingo diote.

Etiquetas: