Asun Casasola Ipuin Lehiaketak Super Amara Gabonetako Krosan parte hartzeko gonbita egiten du

Larunbat honetan Super Amara Gabonetako Krosak gure kaleak zeharkatuko ditu. Iaz, Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa izan zen lasterketako garailea, izan ere,  parte hartzaile bakoitzeko 1€ eman zitzaion Asun Casasola literatur lehiaketaren antolakuntzari.

Urtebete beranduago, eta Asun Casasola ipuin lehiaketaren hirugarren edizioa martxan dugula, keinu hura eskertzea besterik ezin dugu egin. Super Amara Bidasoa Atletiko Taldearen ekarpen horrek posible egin baititu helduen euskarazko zein gaztelerazko kategorien sariak.

Orain, lasterketaren edizio berri baten atarian,  herritar orori bertan parte hartzeko gonbita egiten diogu Asun Casasola literatur lehiaketaren antolakuntzatik. Aurtengoan, gainera, etorkinen alde lan egiten duen Adiskidetuak taldea izango da ekarpen ekonomikoa jasoko duena.

Asun Casasola literatur lehiaketaren antolakuntza

Etiquetas: