Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen Asun Casasola Ipuin Lehiaketa orain direla zortzi urte.
Asun Casasolaren borroka eta kemenari aitortza egiten jarraitzeko asmoz, “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa”ren edizio berria martxan da, “Jakinarazi iristen zarenean” lelopean.
Aurtengo edizioak “Nik sinesten zaitut” izango du gaia eta berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea du xede.
Nagore Laffagen erailketaren 10 urte bete dira 2018an. Duela 10 urte, 2008an hasi zen bere amaren borroka, eta gaur, oraindik ere, pertsona askoren eredu da. Borroka eta kemen horri aitortza egiten jarraitzeko asmoz, “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa”ren edizio berria martxan da, “Nik sinisten zaitut” lelopean, berrikuntza ugarirekin.
Larunbat honetan Super Amara Gabonetako Krosak gure kaleak zeharkatuko ditu. Iaz, Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa izan zen lasterketako garailea, izan ere, parte hartzaile bakoitzeko 1€ eman zitzaion Asun Casasola literatur lehiaketaren antolakuntzari.
Datorren larunbatean, azaroaren 19an, ‘Gogoratzen nauzuenetan’ liburua aurkeztuko dugu, bi urtez egin dugun Asun Casasola Ipuin Lehiaketan bildutako ipuin ederrenen bilduma da. Ipuinak gainera, inguruko emakume ilustratzaileek egindako marrazkiekin ageri dira.
Aurkezpena azaroaren 19an 12.00tan izango da Kunsthal diseinu eskolan (Txanaleta plazan). Bertan proiektua aurkezteaz gainera, aurkezpen musikatu ederra egingo dugu, egile, eskualdeko kazetari eta Ion Martinezen musikaren laguntzaz.
Txingudi Anti-Sexista.- Hasteko mil esker Asun Casasola II. Ipuin lehiaketan parte hartu duzuten 372 idazleei. Zuek gabe ezin izango genuke hau idatzi.