Lezo-Errenteria eta Irun arteko Renfeko tren-zerbitzuan alterazioak apirilaren 18tik aurrera (+ ordutegia)

Astigarraga-Irun bidean Adif-ek hirugarren erraila kokatzeko gauzatzen dituen lanak, abiadura handiko lineari jarraipena emateko eta Frantziaren mugarekin konexioa ahalbidetzeko, Madril-Hendaia lineatik, Lezo-Errenteria ibilbidean zirkulazio mugaketak sortuko ditu 2017.eko apirilaren 18tik 2018.eko uztailaren 10era bitartean.

Trenbide-zirkulazioek II ibilbidean izango dute eragina, zirkulazioaren etenaldia suposatuz 10 kilometrotan zehar. Tarte honetan, hain zuzen ere, Gaintxurizketa tunela kokatzen da, galiboaren handiagotzea egingo zaiolarik.

Trenbidearen egokitzapen lanen errendimendua hobetzeaz gain, gaueko mantentze banda areagotuko da I ibilbidean, 22:30etatik 06:30etara denboraldi berdinean zehar.

Data hauetan zehar bidaiarien mugikortasuna laguntzeko, Renfek Garraio Operatibo bat abian jarri du, Irunetik irten eta bertora ailegatzen diren zerbitzuetan eragina izango duelarik:

Aldiriko trenak
  • Donostiako Aldiriko zerbitzu berria bi zerbitzu motetan banatzen da: lanak direla eta eraginik ez dituzten zerbitzuak eta Gaintxurizketako tuneletik igaroko direnak, eta gainerakoak. Azken hauek, ez dira tuneletik igaroko eta Brinkola, Donostia-San Sebastián eta Lezo Errenteria geltoki artean ibiliko dira.

  • Irun eta Bentak geltokiko Aldiriko zerbitzuen bidaiariek Euskotren-ren Topo linea erabili ahal izango dute Renfe txartelarekin, 6:30etatik 22:30etara, Irun, Bentak eta Pasaiako geltokietan. Ordutegi honetaz kanpoko Aldiriko lehen eta azken trenek, autobusez egingo dute ibilbidea Irun, Bentak eta Lezo-Errenteria artean.

  • Epealdi honetan zehar, eta bidaiariaren bidaia-aukerak errazteko xedearekin, Aldiriko tituluekin Gipuzkoako Distantzia Ertaineko trenetan bidaiatu ahal izango da.

AVE/Distantzia Luzeko eta Distantzia Ertaineko trenak
  • Apirilaren 19tik aurrera tuneletik igaroko dira Irun-Lisboa Expreso trena eta Irun - A Coruña Intercity trena, bi noranzkoetan. Gainerako trenek (Madril eta Bartzelonara doazen Alvia trenak eta Vitoria-Gasteiz eta Madrilera doazen Distantzia Ertainekoak) euren jatorri eta hemmuga Donostia-San Sebastián-eko geltokian izango dute.

  • Irunen jatorria eta helmuga duten Distantzia Ertaineko eta AVE/Distantzia Luzeko bidaiariek, Irun eta Donostia-San Sebastián arteko ibilbidea Aldiriko trenean egingo dute, euren tren-txartelean jadanik barne.

ORDUTEGIAK
Lanegunak Cercanias Gipuzkoa desde 19 abril

Larunbatak Cercanías Gipuzkoa desde 19 abril

Igandeak eta jaiegunak Cercanías Gipuzkoa desde 19 abril

Etiquetas: