"Irun eta Donostia artean hirugarren haria eraikitzeko lanak direla eta sortzen diren kalteak arintzeko, neurriak hartzeko eskatzen diogu RENFEri"
Sí Se Puede Irun Udal Taldeak garraiobide publiko alternatiboak abian jartzeko eskatu dio Renferi kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko, Irun eta Donostia artean eraiktzen ari den hirugarren hariaren lanak egiten ari diren bitartean. Izan ere, lan horiek kalteak sortzen ari dira bi hiri horien artean trena erabiltzen duten pertsonen kasuan.

Astigarraga-Irun bidean Adif-ek hirugarren erraila kokatzeko gauzatzen dituen lanak, abiadura handiko lineari jarraipena emateko eta Frantziaren mugarekin konexioa ahalbidetzeko, Madril-Hendaia lineatik, Lezo-Errenteria ibilbidean zirkulazio mugaketak sortuko ditu 2017.eko apirilaren 18tik 2018.eko uztailaren 10era bitartean.