ELA eta LABek lan-gatazka kolektiboa salatu dute AZTI-Tecnalia Fundazioan

ELA eta LAB sindikatuek lan-gatazka kolektiboa salatu dute AZTI-Tecnalia Fundazioan, kategoria igoeretarako deialdian, antzeman dituzten irregulartasun larriak direla eta.

Kategoria igoerak atautzen dituen akordio kolektiboko atal garrantzitsu batzuk ez betetzea erabaki du AZTI Fundazioko Zuzendaritzak. Milagarren gatazka kolektiboa da hau Fundazioan 2005 urtean zuzendari nagusia aldatu zenetik. Horrenbeste gatazka 2015 urtean AZTI Fundazioari eman zitzaion Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren aurka egon litekeen arren, kontuan izan behar da Confebask dagoela Euskalit-en presidenteordetzan eta, hain zuzen ere, lan-eskubideen babesa ezin dela haren ezaugarri nagusitzat hartu.

ELA eta LAB sindikatuek ekimen publikoko Fundazioan erdietsitako akordio kolektiboak betetzea eta erakundeko gatazkak amaitzea eskatzen dute.

Etiquetas: