Ekainan jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, ekainan 178 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 134 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.447 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,8 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 374 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 44 behargin gutxiago zeuden langabezian ekaina amaieran. Azken urtean 114 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 514 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %10,6koa da (%11,8 Irungoa eta %6,2 Hondarribikoa), %9 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %11,2 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia.

Etiquetas: