Bidasoaldeko lagunak-eK antolatutako ZALDUNBORDArako martxari babesa

Irungo SPI eta Irungo EHBildu alderdi politikoek Bidasoaldeko Lagunak-ek datorren iganderako antolatu duen martxari babesa adierazi nahi diogu.

Hondarribiko Udalak, mega outlet bat eraikitzeko helburuz, aktibitate ekonomikoetarako 40.000m2ko lur eremua birkalifikatu zuenetik, gure kezka adierazi dugu eskualdeko zenbait aspektutan izango duen inpaktua dela eta:
 - Tokiko merkataritzan izango duen inpaktu handi eta negatiboa dela eta. Honen berezko egoera dagoeneko txarra dela jakinda, aktuazio honekin itxaropen guztiak galbidera joango dira.
 - Gure eskualdeak bultzatu beharko lukeen hiri garapen jasangarriaren ereduaren aurka doalako.
 - Ingurumenaren aldetik inpaktu handia eragingo duelako. Lur eremu horiek Aiako Harriak – Jaizkibel korridorean kokatuta daude, eta honez gain, horietako askotan dagoen kutsadura maila handia da.

Hondarribitik ere
Hondarribiko Abotsanitz eta EHBildu alderdi politikoek ere martxa babesten dute

Etiquetas: