Abotsanitzek gardentasun osoa eta interes publikoaren defentsa aldarrikatzen jarraituko du Zaldunborda aferan

Abotsanitz.- Abotsanitzetik oso positibotzat jotzen dugu Hondarribiko Udalak Zaldunborda proiektuari lotuta auditoretza fiskal eta merkantil independente bat enkargatzeko hartu duen erabakia. Neurri ezinbestekoa, arduratsua eta gure konpromiso politikoarekin bat datorrena: interes orokorra azken ondorioetarainodefendatzea, diru publikoaren kontura negozioa egin nahi duen edozein saiakeraren aurrean.





