Gekako langileek zor zieten iraileko nomina kobratu dute, eta bertan behera utzi dute greba

Bi asteko borrokaren ostean, harro esan dezakegu, beste behin ere langile borrokak nagusikeria gelditzea jartzea lortu duela.

Gekako enpresa batzordearen oharra:
Bi asteko grebak egin behar izan ditugu gure lanari dagokion soldata kobratzeko. Eta ez, arrazoia ez da enpresak diru arazoak dituela. Alderantziz, Geka enpresa ekonomikoki oso ongi dago, lan asko dauka, patrimonio handia... Arazoa, patronaleko jauntxoen diru-gosea eta bazkideen arteko lehia kapitalista basatia, nork gehiago izan.

Eta nola ez, kapitalaren erreinuan, kaltetuak beti berdinak, langileak. Eskerrak Gekako langileek euren duintasunari eutsi eta tinko agertu direla nagusien aurrean. Egindako borrokari esker soldatak kobratzea lortu dute, baina mehatxuak bertan dirau. Konkurtsoa epaitegietan aurkezteko gai izan direla jakitun, edozer espero dezakegu Zuzendaritzaren aldetik, honen diru goseak ez baitu mugarik.

Gekako langileok, borrokaldi hau irabazi dugu, baina adi jarraituko ditugu bazkideen ika-mikak. Euren artekoak euren artean konpon ditzatela, langileoi dagokiguna emanez.

Etiquetas: