
Honen aurrean ELAtik mobilizazioak bultzatuko ditugu.
ELA Sindikatua.- Txingudiko Zerbitzuakeko hitzarmenaren negoziaketarako mahaia osatu eta martxoaren 24ko mahaian ELAk bere aldarrikapenen plataforma aurkeztu zuen. Bertan azken urteetan izandako eros ahalmenaren berreskurapena, hitzarmenaren iraunaldirako KPIaren goitik dauden soldata igoerak, plusak, bajak %100 osatzea baldintzarik gabe, jardunaldi murrizketa, enpresak hitzarmena aplikatzeari uztea ekiditeko klausula, ordutegi, egutegi, baimen eta lizentziekin zerikusia daukaten hainbat aldarrikapen, telelana, taulan baliokideak diren kategorien ekiparazioa eta azpikontratazioa mugatzea bezalako aldarrikapenak jasotzen dira besteak beste.

ELA Sindikatua.- Decathlonek enpresak hitzarmen estatala du. Honek esan nahi du, estatu mailan Decathloneko langile guztiek lan baldintza berberak dituztela, haien errealitate sozioekonomiko eta sindikala oso desberdina izanik.

LAB Sindikatua.- Urtarrilak 12, Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaia osatu da. ADEGI da sektorea ordezkatuko duen patronala eta lau sindikatu nagusiak izango gara sektoreko langileen ordezkari.

Langileen Komitea.- Udaletxeko eraikinen garbiketa egiten dugun azpikontratako langileak nazkatuta gaude. Hilabeteak daramatzagu benetako negoziaketa bat bilatzen, baina alderdi guztiek entzungor egiten dute.

LAB Sindikatua.- Emparkeko langileok, enpresak egindako lan baldintzen funtsezko aldaketen aurrean, eta soldatan zein bestelako hobekuntzak negoziatzeko borondate ezaren aurrean, kontzentrazio bat egingo dugu abenduaren 31n. Empark enpresak Donostiako 5 aparkaleku publiko kudeatzen ditu; Okendo, Bulebar, Kontxa, Atotxa eta Katalunia, eta bat Irunen.