2018ak 2.404 emakume eta 1.625 gizon langabezian utzi digu

Jakitera eman dituzten datuen arabera, 2018an 4.029 bidasotarrak (2.404 emakume eta 1.625 gizon) ezin zuten ezabatu beraien izena Lanbide zerrendetatik.

Irunen 68 pertsona gutxiago zeuden abenduan izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.431 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,8 hain zuzen. Iazko abenduko hilabetearekin konparatua 191 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 26 behargin gutxiago zeuden langabezian abendua amaieran. Azken urtean 56 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 598 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %10,8koa da (%11,8 Irungoa eta %7,3 Hondarribikoa), %9,1 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %11,2 da.

Sektoreka, industria eta zerbitzuetan igo da langabezia.

Etiquetas: