Labore Txingudik birfundazioari ekingo dio

Rueda de prensa de Labore Txingudi, IrunTxingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi duen taldea udaratik aurrera birfundazio prozesuan sartuko da, bazkide eta abalista gehiago lortu nahian. Labore Txingudi duela bi urte sortutako Txingudi bailarako kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko irabazi asmo gabeko elkartea da. Bertako protagonistak, hala nola, ekoizleak, elaboratzaileak eta kontsumitzaileak, elkartuko dituen elikadura kontsumo elkartea da Labore Txingudi. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango da.

Labore Txingudin bertako produktuak aurkitu daitezke, hau da, gure ingurukoak direnak: garaian garaiko produktuak, fresko eta gertukoak. Orain arte, bertako ekoizle eta banatzaileekin eraikitako lankidetzari esker, hemengo produktu ekologiko eta osasuntsuak eskaini ahal izan dituzte, konfiantza osoz. Momentu honetan, Labore Txingudik azpiegituak handitzeko erronkan sartzeko asmoa dauka. Birfundazio prozesu batean sartzeko asmoa du elkarteak eta ez nolanahikoa: orain arte Lakaxita gaztetxean zegoen denda kale mailako denda fisikoan bilakatu nahi dute eta egungo 80 bazkideak gainditu eta 200 bazkide lortu nahi dituzte.

Guzti hau ez da egun batetik bestera lortzen eta esfortzu fisikoaz gain, esfortzu ekonomiko handi bat eskatzen du. Birfundazioa egi bilakatzeko Labore Txingudik mailegu bat eskatu du, Koop 57 kreditu kooperatiboa hain zuzen. Bide honetatik, ekonomia eraldatzailearekin lotuta jarraituko dugu, izan ere, Koop 57 kooperatibentzat zuzendutako kredituak banatzen ditu.

Maileguaz gain, Labore Txingudik birfundazioa aurrera eramateko abalistak behar ditu. Jada agroekologiaren lanean diarduen elkarteak abalista batzuk ditu, batzuk kooperatibak dira, eta beste batzuk Laboreren bazkideak direnak, euren konfiantza elkartean handitu dituztenak alegia. Hala ere, abalista horiek ez dira nahikoak eta jende gehaigoren konfiantza behar da birfundazioa ahalik eta hobekien aurrera eramateko. Laboreko kideek kalkulatzen dutenez, 30 abalista inguru beharko ditugu Laborek behar duen egitura gauzatzeko.

Beste eskualdetan antzeko proiektuak gauzatu dira eta denbora gutxian indar handia izan dute bertako herritarrengan, izan ere, babes instituzional handiago izan dute. Labore Txingudi elkartea ordea pixkanaka pixkanaka jendearen laguntzarekin indartzen doa.

Etiquetas: