Labore

Euskara

Gorputzak, lurrak eta komunitateak: Elikadura feminista baten alde

Labore

Labore Txingudi elkartea.- Urriaren 16an, Elikaduraren Munduko Eguna ospatutzen da. Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen. Bi data bauek bata bestearen ondoan egotea ez da kasualitatea: elikadura sistemaren oinarrian emakumeen lana, jakintza eta zaintza daude, eta haien ahotsa eta eskubideak erdigunean jartzea ezinbestekoa da justizia sozial eta ekologikoa lortzeko.

Gazteak ON: Elikadura erronka

 Prentsaurrekoaren unea. Argazkia: Bidasoko Hitza

Labore Txingudi.- Mala Permaculture kooperatiba eta Bidasoa Txingudi eskualdeko elikadura kontsumo taldeak, Labore Txingudi eta Hendaiakoop, «GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA» lehiaketaren aurkezpena egin nahi dugu. Bidasoa-Txingudi eskualdeko gazte-nerabe eta haien erreferentziazko irakasle, hezitzaile eta hezkuntza zentroak lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu hausnarketatik eraikitako sentsibilizaziorako eak bideoen bitartez gizarteratu ditzaten.

Labore, elikadura burujabetza elikatu[Z!] Bi urteren ostean, jauzi berri baten bila!

 

irudia

LaboreTxingudi.- Urriaren 12a egun seinalatua da Labore Txingudirentzako. Hainbat urtez elikadura burujabetzaren alde indarrak bildu ondoren, Lakaxitatik Irungo Alde Zaharrera egin genuen jauzi. 2019ko urrian Uranzu kaleko 13.ean kokatu ginen, “Bazar Uranzu”-k bizitzaz bete zuen espazioan lekukoa hartuz. 2019. urtea 40 bazkide ingururekin hasi genuen eta 150 ingururekin amaitu. Egun 200dik gora gara, aipatu denda lanabes nagusi, elikadura burujabetza jorratzen dugunak gure egunerokoan.

Labore Txingudik bazkideak behar ditu birfundazioa osotasunean garatzeko

Labora Txingudi. Lokal BerriaUdara aurretik agroekologia lantzen duen irabazi asmo gabeko elkarteak behar zituen abalistak eskuratu ditu, eta orain gabonak baino lehen erronka berriak dauzka

Udaran aurretik BDS Koop Eraldaketa Fabrikan egin genuen prentsaurrekoan aipatu genuen Labore Txingudik azpiegitruak handitzeko erronkan sartzeko asmoa zuela. Horretarako, hiru helburu nagusi ezarri zituzten: batetik, 15 abalista behar zituen Koop 57 maileguaz gain birfundazioa finantziatzeko; bestetik, Lakaxita gaztetxean zegoen denda kale mailako denda fisikoa bilakatu nahi genuen; eta azkenik, egun ditugun 80 bazkideak gainditu eta 200 bazkideetara iristera.

Labore Txingudik birfundazioari ekingo dio

Rueda de prensa de Labore Txingudi, IrunTxingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi duen taldea udaratik aurrera birfundazio prozesuan sartuko da, bazkide eta abalista gehiago lortu nahian. Labore Txingudi duela bi urte sortutako Txingudi bailarako kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko irabazi asmo gabeko elkartea da. Bertako protagonistak, hala nola, ekoizleak, elaboratzaileak eta kontsumitzaileak, elkartuko dituen elikadura kontsumo elkartea da Labore Txingudi. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango da.

Orriak

RSS - Labore-rako harpidetza egin