Irungo Harrera Sareak udalari exijitzen dio udalbatzan onartu zuena bete eta lokal bat erabiltzen uzteko lehenbailehen

Pancarta demandando un local para Irungo Harrera SareaIRUNGO HARRERA SAREAK bere batzarra izan berri du eta kementsu jarraituko du lanean pentsatzen duelako; “edozein pertsona migratzailek, datorren lekutik datorrela harrera duina eta osoa behar du eta oraindik orain erakundeek ez dute harrera hori bermatzen.” Udari begira etorrerak ugariko direla aurre ikusten da, hala azpimarratzen dute instituzioek, eta Harrera Sarea prest dago datozen pertsona guztiei orain arte bezalako harrera duina emateko.

Horretarako hainbat taldetan antolatuta gaude;

Gau-Txori taldea; gauero Irungo geltokian eta kaleetan zehar ibilbidea egiten du iristen diren pertsona migratzaileei harrera egiteko. Zein aukera dituzten azaltzen zaie eta Mardindozeneako aterpetxera laguntzen zaie, bai oinez edo baita autoz ere. Harrera eta informazio taldea; bi harrera saio egiten ditugu egunean, frantsesez edo ingelesez behar duten informazio guztia emateko, non dauden zehazki, zein ibilbide duten bere helmugara iristeko eta zalantzak argitzen zaizkie. Dirua jaso behar badute ere orretan lagundu egiten diegu.

Jantzitegia: Pertsona gehienak soinean daukatenarekin bakarrik iristen dira, askotan hotzak eta arropa desegokiarekin. Goitik behera janzten ditugu eta behar duten laguntza eman. Telefonoa behar badute ere ematen diegu. Askotan bidean lapurtu egiten diete eta hori dute beren etxekoekin edo lagunekin komunikatzeko bide bakarra.

Ospitaleko taldea; pertsona asko osasun arazoekin etortzen dira eta horiei konponbidea ematen saiatzen gara. Anbulategira edo ospitalera laguntzen diegu. Edo behar badute dentistarenera, bere laguntza musu-truk eskaintzen diguten dentista artikularretara. Baten bat ospitaleratua izaten bada, haren ondoan egoten gara bakarrik eta galduta egon ez dadin.

Kale egoeran dauden migratzaileei laguntza. Badira batzuk asiloa eskatu dutelako edo noraezean daudelako erakundeek dispositiboetan onartzen ez dituztenak. Pertsona hauei lo egiteko leku bat bilatzen saiatzen gara. Horretarako beste herrietako bitartekoetara jotzen dugu gehienetan eta behar izan ez gero gaua pasa ahal izateko etxea bilatzen zaie. Harreragatik izango ez balitz asko kalean egongo lirateke egunero. Hizkuntza eskolak. Hauei gaztelera eskolak ere eskaintzen dizkiegu jendartean integra daitezen.

Komunikazio eta Ekintza taldeak ere baditugu. Gure helburu nagusia pertsona guztientzako harrera duina eta osoa eskatzen jarraitzea delako. Pertsona orok merezi duen tratu egokia. Lan hauek guztiak kalean egiten ditugu, Irungo San Juan plazan. Nahiz eta hilabeteak daramatzagun Irungo Udalari lokal egoki bat eskatzen eta nahiz eta Udalbatzak mozioaonartu, Gobernuan dagoen taldeak ez du pausorik egiten eta kalean gaude oraindik. Horregatik bidali dugu prentsa ohar hau, ozen esateko premiazkoa dugula lokal egoki bat.

Bide batez, Irungo hiritarrei ere mezu bat helarazi nahi diegu; pertsona edo elkarteren batek erabiltzen ez duen lokalen bat baldin badauka San Juan plazatik gertu, ea utziko digun erakundeek agindutako lokala utzi bitartean.

Era berean, prentsa ohar hau baliatu nahi dugu eskerrak emateko gugana gerturatzen diren pertsona eta elkarte guztiei. ESKERRIK ASKO.

Etiquetas: