Erresidentzietako langileen martxa

#erresidentziakborrokan manifestazioa DonostianGipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileak greban daude berriro ere eta Gipuzkoan zehar martxa bat abiatu dute egoera sozializatu eta talde zein eragile desberdinen babesak jasotze aldera.

Ekainaren 24ean Donostia-Errenteria etapa burutuko da 11:00etatik 13:00ak bitarte Errenteriako Udaletxeko plazan emango zaiolarik amaiera (12:30).

ELA-tik deialdia zabaldu diegu Errenteriako talde, eragile zein herritar banakoei, babesa eman eta martxako azken etapa gurekin burutu dezaten.

Hala izanik, lehen deialdia 12:00-etan izango da Kaputxinoen errotonda. Bigarren deialdia berriz, 12:30ak inguru izango da Herriko plazan.

Etiquetas: