STOP Kaleratzeak Bidasoak irtenbide duinak eskatu dizkio Udalari, datorren astelehenean familia bat botatzearen aurrean

Rueda de prensa de Stop Desahucios BidasoaDatorren astelehenean, otsailak 25, hiru laguneko familia, horietako bik mendekotasun bat dutela, kalean geratuko dira etxebizitza duin baterako eskubidea bermatzeko Irungo gizarte zerbitzuek eta udalak duten inkopetentzi ezaren ondorioz.

Gure beharrekin inongo negoziorik ez

Baliabiderik gabeko lagun, langabetu, prekarioan dauden lagun, eta ahultasun egoeran dauden lagunek etxebizitza bat eskuratzeko duten ezintasunaren aurrean, udalaren aukera familia hauek Bowling pentsioan “aparkatzea eta abandonatzea” da.

PERTSONA GUZTIEK ETXEBIZITZA DUINERAKO ESKUBIDEA IZAN DEZATEN BERMATZEKO Irungo Udalari exijitzen diogu behar diren baliabide guztiak jar ditzala. Astelehenean kalean geratuko den familiatik hasita.

Duela 7 urte, STOP Kaleratzeak Bidasoan kaleratzeen aurka eta baldintza duinetan etxebizitzarako eskubidearen alde hasi ginen lanean. Eta urte hauetan jarraitzen dugu Irungo Udalari ohartaraziz Irunen gai honetan LARRIALDI EGOERAN gaudela.

Hasieran, hipotekarekin zerikusia zuten kaleratzeak izan ziren, eta orain, espero zen bezala, alokairuzkoak dira. Egoera hau, are larriagoa da orain, Hiri alokairuen lege berriak eraginda. Bi egoera ezberdin jabegoari erreparatzen badiogu, baina bukaera berbera dute: etxebizitzarik gabeko familiak.

Irunen, etxebizitza hutsen jabegorik handiena bankuena da, Putre fondoena, eta jabe handiena. Hauei ez zaie ez saltzea, ez alokatzea interesatzen. Hau askotan publiko egin badugu ere, kaleratzeen aurkako batzordean azaldu badugu ere, familia hauei gizarte langileekin zuten hitzorduetara lagundu badiegu ere, eta gizarte zerbitzuetako arduradunekin bilerak egin ondoren, Irungo Udalak EZER EGIN GABE jarraitzen du. Are gehiago, ongizate arlotik jaso genuen azken erantzuna honako hau izan zen: EZ DA GURE KONPETENTZIA.

Beraz, arazoari muzin egin ez ezik, izkutatu ere egiten dute.

Rueda de prensa de Stop Desahucios BidasoaDirudienez, Arloko esku-hartze protokoloa Gizarte Hezitzaile bat kontratatzea da, etxebizitza bilatzeko jarraipena egin dezan. Eta familiak muturreko egoeretara iristen direnean (ez dute etxebizitza librerik aurkitu eta etxegabetze zorian daude), orduan, Bowling ostatuan logela bat eskaintzen zaie.

  1. Ez dute etxegabetzea gelditzeko EZER egin, eta zerbait egin dutenean Kaleratzeak Stop-ek egindako presioagatik izan da.
  2. Familiak inolako babesik gabe uzten dituzte, muturreko egoeretan eta bizitzak erabat hondatuta.

Bitartean familien arazoa alokairuen prezioei eta baldintza gogorrei (lan kontratu mugagabea, banketxeen abalak, aseguruak) aurre egitea lortzea da.

Udalaren irtenbidea Bowling ostatuan logelak ordaintzea da. Horrela, auzoan geto bat sortzen ari da, non logelenbaldintzak osasungaitzak diren. Halere, bertara diru publikoa bideratzen da.

Ostatu bat ez da etxebizitza alternatiba bat. Ezin dira familiak hilabetez sukaldatu edo arropa garbitu ezin duten leku batean “aparkatu”. Arropa, ondasunak, altzariak... gordetzeko lekurik gabe.

Beraz, honakoa exijitzen diogu Irungo Udalari:

  1. Etxebizitza bat etxegabetze zorian dagoen familiarentzako. Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin da esleipen zuzena egin dadin, Etxebiden zain daude Gizarte Zerbitzuek eta Irungo alkateak tramitea egin dezaten.
  2. Gizarte alokairuak orain! ALOKABIDE programa astindu dezatela, hutsik dauden etxebizitzen OHZ (IBI) igo dezatela, banketxeen etxebizitzen erabilpena desjabetu dezatela, etxebizitzaren merkatua erregulatu dezatela. Berdin zaigu zer, baina ZERBAIT egin dezatela.
  3. Bertan behera utz dezatela Bowling ostatuarekin 4 urterako sinatutako kontratua. Gure ustez leku osasungaitza da, familien artean eta auzoan gizarte bazterketa arazo larriak sortzen ari dena.(TRIPADVISORen dauden argazki eta iruzkinak begiratzera gonbidatzen zaituztegu)

Beraz:

GURE BEHARREKIN INONGO NEGOZIORIK EZ!

AHAL DA, BAINA EZ DUTE NAHI

Etiquetas: