Etxez-etxe Hondarribi

Foto de Archivo, ELA: Movilización en ArrasateELA.- Hondarribiko etxez-etxeko zerbitzuak 21 langile ditu, denak emakumeak. Azpikontrata batek kudeatzen du zerbitzua, eta nagusi dira jardunaldi partzialak eta prekarietatea. Hitzarmen propioa ez daukatenez, Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako Hitzarmena aplikatzen zaie.

Negoziaketa honek 3 hanka ditu, batetik azpikontrata kudeatzen duen enpresa, bestetik Udala, berak eskeintzen baitu zerbitzua, eta berak ezartzen dituelako konkurtsoaren baldintzak, eta azkenik, langileak.

Enpresarekin, 2018ko azaroan zabaldu genuen negoziaketa mahaia. Gure eskariak zeintzuk ziren helarazi genizkien, eta jarraian Udaletxeko arduradunekin eskatu genuen zita gure egoeraren berri emateko .

Lehen eta bigarren alkateordeekin bildu izan gera orduztik gaur egun arte. 3 bilera eduki ditugu eta nahiz eta eogera ulertzen dutela esan, 5 hilabeteetan ez dugu erantzun konkreturik eduki. Zenbat eta noiz nahi degu jakin guk. Eskeintza publikoa zenbat hobetzeko prest dagoen, eta eskeintza hori noiz egingo den.

Izan ere, egiten den eskeintzaren arabera negoziatu dezakegulako guk Hitzarmena. Eskeintza publikoa, berriro exkaxa baldin bada, sektoreko langileak berriro prekarizaziora bultzatzen gaituztelako.

Udalak enpresarekin duen kontratua agortua dago duela bi urtez. Beraz, oraingo inpass hau baliatu nahi dugu enpresarekin negoziatu, Hitzarmen duin bat lortu, eta datozen pleguak gure Hitzarmena barnebil dezan.

Orain aplikatzen zaigun Hitzarmenak ez ditu gure sektoreko faktoreak barnebiltzen. Eta gure egoera prekarioa da oso: langileetan gutxiengo batek du jardunaldi osoa, gainontzeko guztiak kasuak sartu edo ez sartu zai egoten gera. Paralelismo bat egitearren, litzateke kamarero batek kobratuko balu saltzen duen kafesne kopuruaren arabera.

Prekarizazioa prekarizazioren gainean. Jardunaldi ezegonkorrak, soldata ezengonkor eta baxuaren truke. Adibide gisa, gure adiskideetako batek ezin izan du Babes Ofizialeko etxeen zozketan aurkeztu, ez zelako minimora iristen. 40 urte, emakumezkoa, jardunaldi partziala, 1.200€ ez da iristen: prekarizazioa.

Gaur ere Martxoak 8 da esango dugu nekatu arte. Egun puntualetako politika estetikoa egin beharrea, Udal Gobernuari exigitzen dioguna da kolektibo hau kontuan har dezan eta benetako konpromiso bat har dezala lan baldintzak hobetzeko. Guk geure partetik, ikusi dugu erantzuna luzatu eta luzatu ari zaizkigula, eta borrokara goaz.

Lehen kontzentrazioa egingo dugu Martxoaren 30ean San Pedro kalean 13:30etan, eta erantzunik ez badaukagu, guk geure erabakiak hartuko ditugu. Zai egoteaz eta hitz politez nazkatu garelako.

Udal Gobernuaren jarrera hipokrita salatu nahi dugu. Martxoak 9an bezperan esandako guztia ahaztu egiten duelako, eta bere erantzunkizun zuzeneko zerbitzuetan, prekarizazioa hedatzen jarraitzen duelako.

Etiquetas: