Hondarribia

Euskara

Abotsanitzek Hondarribiko auzoekin duen konpromisoa berresten du: “Gezur eta higaduraren aurrean, informazioa, entzutea eta zehaztasun teknikoa”

parking

Abotsanitz.- Hondarribian aparkalekuarekin dagoen arazoa ez da berria. Guztiok pairatzen dugu egunerokotasunean, eta uda garalan egoera okertu egiten da. Jakitun gara auzo batzuetan amets gaizto bihurtzen dela bertan aparkatu nahi izatea garai puntualetan. Eta horrexegatik, eta aurreko udal gobernuaren lanak jarraituaz, erabaki genuen aparkalekuaren problematikarekin jarraitzea, ausardiaz, zehaztasun teknikoaz eta parte hartzeaz lagunduta.

XXXII Kaleko Margo Lehiaketako kronika

Emeki Margo lehiaketa 2026_Taldeko argazkia

Emeki.- Emeki emakume elkarteak, 1994etik Hondarribian antolatzen duen Kaleko Margo Lehiaketak bere 32.edizioa bete du, margolariek goiz batek ematen duen denbora tartean Alde Zaharreko eta San Pedro kaleko txoko ezberdinak islatzeko aukera izan dute. Aurten 23 artistek izena eman dute, herri eta hiri ezberdinetatik etorritakoak: Hondarribia, Irun, Lesaka, Eibar, Ataun, Artziniega, Donosti, Zizurkil, Errenteria, Beasain, Getxo, Linxe...

Eguzkik anbizio handiagoko ingurumen esku-hartzea eskatu du Jaitzubiako paduran, Amuteko saihesbidearen proiektua aprobetxatuz

Paseando por las marismas en Jaizubia

Eguzki talde ekologista.- Eguzki talde ekologistak idazki bat aurkeztu du, Gi-636 errepidea N-638 errepidearekin (Amuteko saihesbidea, Hondarribia) lotzeko proiektua onartzeko esparruan.

Sainduaren irekiera, aukera berriak eta aniztasuna ardatz gisa!

Saindua Hondarribia

Abotsanitz.- Ostiral honetan berriz irekiko da Sainduako eraikina, 1a 8 urtez itxita egon ostean. Bere garaian, arazo estrukturalak antzeman ziren eraikinean eta bori zela eta, behin-betikoz 2018ko urrian itxi zen Saindua Gaztelekua. Hortik eratorria, ia 5 urteko geldialdia etorri zen, EAJ-PNV buru zuen gobernu-taldearekin, 2023an obra esleitu eta 2023ko ekainean lanak hasi ziren arte.

Orriak

RSS - Hondarribia-rako harpidetza egin