Duela urtebete baino 1.175 langabe gehiago

Jakitera eman dituzten datuen arabera, irailean 5.049 bidasotar zeuden lanik gabe gure eskualdean, 2019ko irailean baino 1.175 gehiago. Azken hilabetean, Irungo 23 lagunek Lanbideko zerrendetatik ezabatu ahal izan zituzten euren izenak. Hondarribian, aldiz, 9 pertsona gehiagok egin zuten gora zerrenda horietan, beraz, gure eskualdeak jarraitzen du izaten langabezia-tasa handiena duena Gipuzkoa osoan.gure eskualdean dago langabezia-tasa handiena Gipuzkoa osoan.



Gaur egun, 4.322 irundarrak dira euskal enplegu-zerbitzuan izena eman dutenak, biztanleria aktiboaren % 14,9. Langabetuen urtetik urterako bilakaera aztertuz gero, azken urtean 1.040 langabe gehiago daude Irunen.

Eta Hondarribian, gaur egun 727 pertsona daude langabezian, biztanleria aktiboaren % 9. Azken urtean 135 hondarribitar gehiago daude Lanbideren zerrendetan izena emanda.

Irungo langabezia-tasa % 14,9koa da eta Hondarribikoa % 9koa. Gure eskualdeko langabezia-tasa % 13,6koa da, Gipuzkoakoa % 11,2koa eta EAEkoa % 13,5ekoa.

Etiquetas: