Erreklamatu beharreko dirutza ezagutzeko IRPH kalkulagailua

imagen calculadoraIRPH klausula baliogabetzearen ondorioz erreklamatu beharreko diru kopurua kalkulatu ahal izateko kalkulagailua jarri du IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak bere webgunean.

Plataforma honen webgunea aitzindaria izan zen mota honetako kalkulagailu bat jartzen, eta europar epaiaren ondoren eguneratu eta berritu egin dute.

Klausula baliogabetzearen ondorioak simulatzen ditu kalkulagailuak. Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak gogorarazi duenez, klausula baliogabetu ezkero kontratutik kanporatzen da, eta beraz mailegua interesik gabe geratzen da. Kalkulagailuak balizko bi eszenatoki ere simulatzen ditu: epaileak erabakiko balu maileguak ezin duela interesik gabe biziraun (ez litzateke gertatu behar, kode zibilaren arabera mailegua berez doakoa baita), mailegua bertan behera uztea edota IRPHa Euriborrarekin ordezkatzea simulatzea eskaintzen da.

Kalkulagailua xehetasun handiarekin erakusten ditu jatorrizko amortizazio taula eta birkalkulaturikoa, eta ondorioz emaitza egiaztatu daiteke. Bidegabe kobraturiko kopuruek sortzen dituzten legezko interesak ere kalkulatzen dira.

IRPH kalkulagailu berritu eta eguneratua, zenbat diru berreskuratzea dagokizun ikus dezazun.

Erreklamazio eredu berritua, zure datuak sartu, bi kopia inprimatu eta banketxean erreklamazioa sartu ahal dezazun.

Sarrien egiten zaizkigun galderei erantzunak biltzen dituen atal berri bat.

Gainera, Europako epaiaren gure azterketa eta balorazioa irakur dezakezu.

Etiquetas: