Erreklamatu beharreko dirutza ezagutzeko IRPH kalkulagailua
IRPH klausula baliogabetzearen ondorioz erreklamatu beharreko diru kopurua kalkulatu ahal izateko kalkulagailua jarri du IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak bere webgunean.
IRPH klausula baliogabetzearen ondorioz erreklamatu beharreko diru kopurua kalkulatu ahal izateko kalkulagailua jarri du IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak bere webgunean.
Gipuzkoako IRPH STOP eta Kaleratzeak STOP.- Lehenik eta behin hemen egotea eskertu nahi dizuegu ETXEGABETZEEN, POBREZIAREN ETA DESBERDINTASUN SOZIALEN AURKAKO DEKALOGO EGUNERATU hau babestu duzuen kaltetu, laguntzaile, plataforma sozial, sindikatu, partidu eta koalizio guztiei. Bereziki eskertu nahi dugu kalean, instituzioetan eta Gasteizko legebiltzarrean hura babesteko hartu duzuen konpromisoa. Gure eskerrak Afectados por Lanbideri, Duintasuna eta Gepe erretiratuen elkarteei, LAB eta ESK sindikatuei eta EH-BILDU, PSE-EE, PODEMOS, EZKER ANITZA eta EQUO alderdi eta koalizio politikoei.
Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek gaur ezagutzera eman duten epaia IRPHa baliogabetuz Probintzia Auzitegi batek ebatzi duen lehena da. Orain artean lehen instantzian hainbat epai izan dira IRPHaren aurka, baina gaur ezagutu dena Probintzia Auzitegi batek eman duen lehena da, eta Araban ebatzia izan da Kutxabank zigortuaz.
irphstop.- Maite Ortiz eta José María Erauskin, IRPHaren eta etxegabetzeen aurkako borrokak babesten dituzten abokatuen aurkako espediente baten irekiera eskatu du Oviedoko Probintzia Auzitegiak. Maite Eta Jose Marik gure taldea hasieratik babestu dute, IRPHaren aurako epaitegietako borrokan aitzindariak dira, IRPHa baliogabetzen duten estatuko lehen epaiak lortu dituzte eta Europako Parlamentuan ere ordezkatu izan gaituzte. Gainera, PAH/Kaleratzeak Stop eta animalien eskubideen aldeko plataformekin ere lan egiten dute, modu boluntarioan.
Orain jakin dugunez Oviedoko Probintzia Auzitegiak espedientea ireki nahi die, ulertzen baitu euren jarrerarekin Maite eta Jose Mari Avilés-en bi agureren etxegabetzea oztopatzen ari direla.
IRPH Stop Gipuzkoa.- Donostiako Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak Kutxabank zigortu du IRPHak kalteturiko Orioko bikote bati iruzur egin ziolako. Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatuek euren webgunean (www.abogadosres.com) atzo argitara eman zuten epaiak Orioko bikotearen salaketa bere osotasunean onesten du.
José María Erauskin IRPH Stop Gipuzkoako abokatuak agerraldia egingo du azaroaren 16an, astelehenez, Gasteizko Parlamentuko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean.
José María Erauskin eta Maite Ortiz IRPHaren aurkako epaitegietako borrokan abokatu aitzindariak dira, eta orain dela gutxi Europako Parlamentuan agerraldia egin zuten, bertako komisio batek IRPHa abusuzkoa dela adieraztea lortu zutelarik.
IRPH Stop Gipuzkoa.- Bilboko Merkataritza Arloko epaitegiak Donostia eta Gasteizkoekin bate gin du eta IRPHa baliogabetu du mailegu batetan, abusuzkoa delako. IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak gaur ezagutu duen eta urriaren 6ko datan duen epai honekin, EAEko hiru hiriburuetako epaitegiek IRPHa abusuzkoa dela ebatzi dute jadanik.