Ekonomia Ekologikoaren aldeko manifestuari atxikimendua

imagenEH PostCOVID.- Duela aste bete akademia eremuko 300 euskal profesionalen eskutik COVID19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde izenburua duen manifestua zabaldu genuen, bai atxikimenduak eskatzeko eta baita ere Euskal Herriaren etorkizun hurbilean dauzkagun erronkei buruzko eztabaida soziala sustatzeko.

Bai maila globalean, bai Euskal Herrian, ertz askotako bidegurutze historiko baten aurrean gaude. Pertsonak eta planeta errespetatzen dituen bizitza- eta garapen-eredu inklusibo eta jasangarri baterantz aldatzea proposatzen dugu. Horretarako, manifestuak diagnostiko labur bat egiten du eta lehentasunezko bost jarduera-ildo proposatzen ditu, aldaketa saihestezinak bultzatzeko.

Aste bakar batean euskal akademiaren eremuan lan egiten duten 70 unibertsitate eta ikerketa gunetako 600 pertsona baino gehiago batu gara ekimenera, eta horrez gain hainbat erakunde eta eragileen aldetik manifestura batzeko eskaera jaso dugu.

Aurreikuspen guztiak gainditu dituen erantzuna medio, ekimenaren bigarren fase bat ireki dugu, helburu dugun eztabaida soziala indartzeko eta ekimenak jasotzen dituen proposamenak jendartearen ikuspegi zabal baten babesa duela ozen adierazteko.

Beraz, zuen erakundean, elkartean, kolektiboan edo norbanako gisa ere, manifestuarekin ados bazaudete, hemen sinatu dezakezue, eta eskertuko genizuke mezu hau Euskal Herrian lan egiten duten eta interesa izan dezaketen erakunde, eragile eta jendarte orori zabaltzea. Egun batzuk barru, berriz ere, izandako olatu honen erantzuna plazaratuko dugu.

Etiquetas: