Urriak 28-ko asteazkenean bi dozena lagun bildu ginen Dunboako Anbulategian, osasun sistema publikoaren defentsan hiritar sare bat artikulatzen hasteko borondatearekin. Aurreko asteazkenean, Irun Zentro anbulategian 100dik gora izan ginen bertan bildutakoak.
Atzo, hilak 11 berriz ere Dunboan bildu ginen, baina oraingoaz 150 pertsonatik gora izan ginen Anbulategiaren inguruan babes kordoia osatu genuenak. Gero eta gehiago gara osasungintza publikoa egoera honetan inoiz baino gehiago indartu eta defendatu behar denaren ustea dutenak.
Ez delako langileen egitekoa soilik osasun sistema publikoaren defentsa. Betebehar hiritar bat ere bada, eta horregatik osazten saiatzen ari garen hiritar sarea.
Atzokoa ikusita, aurrera begira mobilizazio eta ekimenekin jarraitzeko aukera ireki da. Laster edukiko duzue gure berri
Harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: osasunpublikoazaindu@gmail.com
- Egutegia
- 633 irakurketak
- Castellano