
Dozenaka irundarrek, hiriko hainbat eragilek deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean San Juan plazan. “Henry Mendez kanpora”, “indarkeria matxistari aurre egin”, eta “faxistak kanpora” leloak oihukatu zituzten bertan izan zirenek irakurketarekin hasi aurretik. Gaur (hilak 27, larunbata) du ematekoa hirian Henry Mendezek kontzertua, sanmartzialen testuinguruan, 22:30ean San Juan plazan bertan.

ELA Sindikatua.- Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentruetako langileak hiru greba egun gehiago burutuko dituzte, Irailak 24, 25 eta 26ean. Hauekin 9 izango dira, sektoreko hitzarmenaren negoziazioan aurre egiteko aldarrikapenarekin egingo dituzten greba egunak.