Artiako Lagunak elkarteak 4.000 sinadura inguru aurkeztu ditu Artiako ezkien defentsan

Entrega firmas Artiako LagunakArtiako Lagunak taldeak Jose Antonio Santano alkateari bidali dizkio Artiako ezkien lerrokatzearen aldeko eskaeraren sinadurak. 3852 pertsonek sinatu dute Irungo Udalak egin nahi zuen Artiako ezkien mozketa saihesteko. Online 3500 sinadura baino gehiago jaso dira, change.org eta 346 sinadura paperean.

Artiako Lagunak sinadurak aurkeztu ditu eta Jose Antonio Santano alkateari lau konpromezu hartzeko eskatu dio:

  • Arartekoari orain arte eskatutako dokumentazioarekin emandako erantzuna.
  • Artía auzoko Juan Thalamas Labandibar kalean orain eta etorkizunean ezkien lerrokadura osoa zaintzeko eta mantentzeko konpromisoa.
  • Doctor Árbol enpresaren txostenaren proposamenen gauzatzea, mantentzea (epe laburrera eta luzera) eta jarraipena egiteko konpromezua hartzea, Doctor Árbol
  • teknikariak gainbegiratuta, Udaleko teknikariarekin eta Ilrungo udaleko zuhaitzen mantentze-lanez arduratzen den enpresarekin batera.
  • Juan Thalamas Labandibar ezpondan galdutako zuhaitzen kopurua gutxienez 2 metroko altuerako zuhaitzekin ordezkatzea (16 orain arte).

Sinadurak bidaltzerakoan ezki baten adarra jarri dute udaletxearen atarian modu sinbolikoan.

"Alkateak ez du Artiako Lagunak elkarteak eta 40 elkartek Arartekoari eskatutako dokumentazioa eman. Ez die erantzun Artiako ezkiak defendatzeko behin eta berriz egindako eskaerei. Artiako bizilagunak ez ezik, sinatu zuten Irungo bizilagunak, Arartekoa eta ezkiak hartu zituzten 40 erakundeak ere baztertu ditu. Alde horretatik, aste honetan ikusiarazi nahi izan dugu ez zaiela erantzun formalik eta administratiborik eman inplikatutako kolektiboei".

Artiako ezkien pasealekua babesteko borroka otsailaren 20an hasi zen. Ordutik, Artiako Lagunak taldeak hainbat ekintza egin ditu, besteak beste, tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat elkarteri 47 ezkiak ematea. Erakunde horien babesarekin Arartekoari kexa/eskaera bat idatzi zion, ekainaren Gan ekintza bat antolatu zuen, argi-proiekzioak egin ditu ezkien gainean eta kartelak eta pankartak jarri ditu hiri osoan "Artia eta bere ezkiak ere Irun gara. Errespetatu gaitzazu, alkate jauna" leloarekin. Azkenik Artiako Lagunak Artiako argazki zaharrak biltzen ari da ezkien garrantzia azpimarratzeko eta etorkizunean erakusketa bat egiteko.

Rama Tilo entrada Ayuntamiento cartel Artiako Lagunak tambien somos Irun

Etiquetas: