Artiako Lagunak.- Joan den azaroaren 24an, 120 km/h-tik gorako haizeteek Gipuzkoako dozenaka zuhaitzi eragin zieten, baita Artia auzoko Juan Thalamas Labandibar ezkiaren lerrokadura enblematikoaren ale bati ere. Horri erantzunez, Irungo Udalak beste lau ezki moztea erabaki zuen, eta Artiako Lagunak elkarteak arbitrariotzat, neurriz kanpokotzat eta udalak Ondare Berdearekin duen konpromisoaren kontrakotzat jo du neurri hori.
Artiako Lagunak taldeak Jose Antonio Santano alkateari bidali dizkio Artiako ezkien lerrokatzearen aldeko eskaeraren sinadurak. 3852 pertsonek sinatu dute Irungo Udalak egin nahi zuen Artiako ezkien mozketa saihesteko. Online 3500 sinadura baino gehiago jaso dira, change.org eta 346 sinadura paperean.
Lerro hauen bitartez, Irungo EH Bildu osatzen dugunok jakinarazi nahi dugu pozez hartzen dugula atzo Irungo udalak Artiako ezkien gainean ezagutzera eman zuen berria.
Hala eta guztiz ere, faltan botatzen dugu prozesu osoaren nondik norakoak azaldu ez izana. COVID19ko egoera eman baino lehen, Irungo udalak ezki horiek mozteko agindua emanda zuen. Zegoen txosten tekniko bakarrak moztea alternatiba bakarra zela zioen, beraz, ez zegoen ezer egiterik. Baina erabaki hori mahai gainean egonda, auzolagun talde bat sortu zen zuhaitz hauen defentsan.