Artiako Lagunak-Amigos de Artia taldea Irungo udalarekin bilduko da

47 zuhaitzen mozketa IrunenArtiako Lagunak-Amigos de Artia ohartarazten du Jon Ugarte Hirigintza zinegotziak hitzordua eman ziela astearterako, martxoaren 17an, 13:00etan. Skype-n biltzeko gonbidapena bidali diote aurrez aurre bilera ezin badute egin Coronavirusa dela eta.

Bileran puntu hauek eztabaidatuko dituztela adierazi dute Artiako lagunak bizilagunek:

  1. Sinaduren entregatzea: Kexak, eskaerak eta bizilagunen proposamenak.
  2. Txosten teknikoaren analisia. Udalak enkargatutako txostenaren edukia hainbat teknikariekin ebaluatu ondoren, honako ondorio hau atera dituztela diote:
    •  Txostena ez dela objektiboa. Ez dago objektibotasunik txosten tekniko hoentan, proposatutako ekintzak enpresa berak egin behar dituen heinean eta udalarekin lan-harreman duela jakinik. Interes gatazkak daude.
    • Txostena ez da exhaustiboa. Ez ditu zuhaitzak alez- ale aztertzen, zutik eta osasuntsuak diren 47 ezkiei eroritakoen akatsak egozten dizkiete. Ez du tresna espezializaturik edo metodologia jakinik erabiltzen zuhaitz bakoitza duen erortzeko arriskua ebaluatuz.
  3. Proposamenak. Proposatuko dutena honeko neurriak dira:
    • Bizilagunen parte-hartze handiagoa auzoko berdeguneetan egindako ekintzetan.
    • Enpresa independente batek egindako bigarren txosten bat, banan-banan aztertzen dituen txosten objektiboa, arriskuak ebaluatzeko metodologia garbia erabiltzen duena.

Dagoeneko 900 online sinadura baino gehiago dituzte eta 300 inguru paperean.

Artiako lagunak taldeak irundarrei berria zabaltzeko eta online eskaera sinatzeko deia luzatzen die Irungo Udalak mozketa programatuta eta udaltzaingoarekin antolatuta baitu martxoaren 23ko astean.

Etiquetas: