Jardueren hasierari buruzko akordioa lortu ondoren, LABek ahalegin guztia egingo du Zuzendaritzarekin adostutako segurtasun-protokoloak bete daitezen.
Gaur, CAFeko Enpresa Batzordeak akordioa erdietsi du enpresako Zuzendaritzarekin, Beasaingo eta Irungo lantegietan apirilaren 20an lan jarduerak hasteko. Akordio horren arabera, Beasaingo 4. sailean industria jardueraren hasiera mailakatua izango da, hain zuzen ere sail horretan jende gehien aritzen da lanean.
Gogorarazi nahi dugu martxoaren 16an, astelehenez, plantilak berak, lanean hasi ondoren produkzioa gelditzeko ekimena hartu zuela, langileen eta familien segurtasuna bermatzeko eta, beraz, gizartearena, oro har. Ekimen horren alde egin zuen LABek hasiera-hasieratik. LAB-CAFentzat inoiz ez da izan, ezta orain ere, ekonomia osasuna baino lehen jartzeko garaia.
CAFeko Zuzendaritza ixtearekin mesfidatia izan zen, eta, segur aski, iritzi horretan zerikusia izango zuten Adegi eta Confebask euskal patronalek eta Eusko Jaurlaritzak berak. Baina plantilaren erabakia geldiezina izan zen eta, ordutik, Beasaingo eta Irungo CAFeko 3.000 langiletik gora, 6 astez egon gara gure etxeetan sartuta, osasun-agintariek eta gizarteak berak eskatzen zutenari erantzun eredugarria emanez.
Kutsatze-kurba erabat kontrolatuta egongo dela bermatzeko jarduerarik gabeko denbora gehiago beharko litzatekeela pentsatuta ere, Gobernuak amore eman du kapitalaren interesen aurrean, eta behar baino lehenago ekin die funtsezkoak ez diren jarduerel.
Egoera horren aurrean, LAB-CAFen, gure desiorik handiena da behingoz segurtasunari dagozkion gaietan arreta jartzea. Aurrean dugun erronka eta erantzukizuna OSO garrantzitsuak dira, langileen eta, oro har, gizartearen segurtasuna dago jokoan.
Jarduera uzteko eta berriz hasteko akordioek honako hau jasotzen dute:
*Tele-lana bultzatzea; horren ondorioz, bulegoetako ehunka langilek ez dute beren jarduera eten. *Galdutako 16 ekoizpen-egunetatik 13 berreskuratuko dira. Gainerako 3 egunak ordaindutako lizentzia gisa ordainduko dira kasu gehienetan, eta aparteko orduen poltsetatik deskontatuko dira kasu batzuetan. *Gutxienez behin-behineko 100 langile kontratatzea erabaki da. *Enpresako goi-kargudunek eta administrazio-kontseiluak soldata% 5 murriztea adostu da. Hala ere, langileen soldatak bere horretan jarraituko du.
Gainera, jarduera hasteko, segurtasun-protokolo batzuk adostu dira, ahalik eta gehien kutsatze arriskua ekiditeko. LABek aktiboki parte hartu du protokolo horiek egiten, neurri zehatzak eskatuz, ahalik eta segurtasun handiena lortzeko:
- 4. sailean, 700 langile baino gehiagok lan egiten dute. Hilaren 20an, astelehenez, langile hauen % 50 hasiko da, asteazkenean, hilaren 23an beste %25 batuko zaie eta azkenik ostiralean, apirilaren25ean gainerako % 25a hasiko da.
- 350 pertsona inguruk jarduera modu mailakatuan hasteak sortzen duen ordudesoreka Beasaingo eta Irungo langile guztiek hartuko dute beren gain, lan osasunari buruzko on-line bidezko prestakuntza bate eginez (2,5 ordu pertsona bakoitzeko).
- Beasaingo gainerako sailetan eta Irungo lantegian jarduera hilaren 20an hasiko da, hainbat ordutegi ezberdinetan sarrerak eta irteerak eginez.
- Industria-jarduerak prebentzio eta higiene neurri iraunkorrei eusteko beharra izango du, lantegietako sarrera-kontrolekin, aldagelak eta bainugelak modu arautuan erabiltzearekin, maskarak eta eskularruak erabiltzearekin, 2 metroko tartea uztearekin eta instalazioak eta lanpostuak etengabe garbitzearekin, besteak beste. Balizko kutsatze kasuetarako edo kontaktuetarako arrisku-egoeretarako jarduketaprotokoloak sortu dira.
- Jantoki-zerbitzua ¡txita egongo da.
- Telelana mantenduko da eta ez da aurrez aurreko bilerarik egingo.
- Enpresak zaurgarriak izan daitezkeen 100 langile inguru identifikatu ditu eta beraiekin neurri bereziak hartuko dira.
Ildo horretan, gogorarazi nahi dugu aipatutako neurri guztiak beteko direla zorroztasunez zainduko dugula, betiere langileen osasuna lehenetsiz.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 815 irakurketak
- Castellano