CAF

Euskara

Palestinako erresistentziarako eskubidea aldarrikatuko du manifestazio batek Hendaiako tren geltokitik Irungo CAF enpresaraino

Data: 
Larunbata, Azaroa 11, 2023 - 12:00
Non: 
Hendaiako tren geltokia, Irungo Santiago zubia

Cartel Manifestación Palestina

Manifestazioa deitu dute larunbaterako, "Israelgo Estatu sionistaren genozidioa salatzeko eta herri palestinarraren erresistentziarako eskubidea defendatzeko". Hendaiako tren geltokitik abiatuko dira 12: 00etan eta Irungo CAF enpresan amaituko dute mobilizazioa.

Eusko Jaurlaritzak CAFen akzioen %3a eskuratzeko egindako akzioen erosketaren inguruan CAFeko LABen sail sindikala

logo

LAB CAF.- Eusko Jaurlaritzak 17 milioi euroren truke CAFen akzioen %1,76 erosiko duela ¡ragarri du. Ondorioz, exekutiboaren partaidetza, enpresaren akzioen % 3ra iristen da. Langileok konpainiaren % 24aren jabe ¡zaten jarraitzen dugu eta Kutxabankek berriz akzioen %14aren jabetza dauka.

Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa-batzordeak ez daude ados jarduera gelditzearen aurrean

irudia

Beasain eta Irungo CAFeko enpresa-batzordeak.- Joan den ostegunean, hilak 17, Enpresa Zuzendaritzak Beasaingo eta Irungo enpresa-batzordeei jakinarazi zien, garraio-grebak eragindako egoera ikusita, Gipuzkoako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren 9. artikulua aktibatzen zuela. Artikulu hori aktibatuz, enpresak ekoizpeneko jarduera guztiak geldiaraziko dituela jakinarazten du.

Industria-Jardueraren hasiera CAFen

LAB SindikatuaJardueren hasierari buruzko akordioa lortu ondoren, LABek ahalegin guztia egingo du Zuzendaritzarekin adostutako segurtasun-protokoloak bete daitezen.

Gaur, CAFeko Enpresa Batzordeak akordioa erdietsi du enpresako Zuzendaritzarekin, Beasaingo eta Irungo lantegietan apirilaren 20an lan jarduerak hasteko. Akordio horren arabera, Beasaingo 4. sailean industria jardueraren hasiera mailakatua izango da, hain zuzen ere sail horretan jende gehien aritzen da lanean.

CAFeko zuzendaritzari

Author: Escla

CAFeko Enpresa Batzordea.- CAF aukeratu dute Israelgo Saphir raikuntza‐enpresarekin batera Jerusalem hirian tranbia‐linea berria eraikitzeko.

Enpresen partzuergoa arduratuko da ibilgailuen fabrikazioaz ez ezik, baita azpiegitura guztiaz ere.

CAFi dagokionez, tranbia‐unitate berriak hornitzeaz nahiz beste linea batzuetan lehendik daudenak birgaitzeaz arduratuko da. Horrez gain, seinalizazio‐ eta energia‐sistemak banatzeaz eta unitateen mantentze‐lanaz ere arduratuko da.

Orriak

RSS - CAF-rako harpidetza egin