Irungo Artia auzoko ezkien mozketa geldiaraztea eskatzen dio Artiako Lagunak elkarteak Arartekoari

Tilos de ArtiaArtiako Lagunak-Amigos de Artia auzo-plataformak hainbat talderen babesarekin kexa-eskaera bat aurkeztu dio Arartekoari, Juan Thalamas Labandibar/Gl-636 kalean bi fasetako zuhaitz ¡lara bat moztu nahi duelako. Lehenengoa 2020rako onartu da, eta 51 zuhaitz moztuko dira (45 ezki, bi akazia faltsu, 3 astigar eta prunus bat), eta, itxura guztien arabera, bigarren fasean 2021erako egingo da, gainerako 51 ezkiak moztuz.

Zuhaitzen lerrokadura Bidasoa ¡ibaiaren alboan dago eta 1.056 metro luzera du, Faisaien uhartearen eta Santiagoaurra uhartearen artean, eta ekosistemaren zatia da ¡baiak itsasoan daukan ahoan..

51 zuhaitzen mozketen lehen fasearen onarpena txosten tekniko batean oinarritzen da. Txosten hori Udalak eskatu zion Irungo zuhaitzak mantentzeko, zaintzeko eta hobetzeko kontratuaren enpresa esleipendunari, 2019ko azaroko eta abenduko haizeteetan lau ale erori ondoren.

Artiako Lagunak Arartekoari bidalitako idazkiak honako puntu garrantzitsu hauek aipatzen ditu:

  1. Udalak aurkeztutako txostenak ez du zuhaitzez zuhaitz egindako arrisku-analisi indibidualizaturik egiten, ez du arriskuaren ebaluaziorako metodologia argi eta zehatzik jarraitzen, eta ez du arbolazaintzaren eskura dagoen tresna teknikorik erabiltzen. Txosten teknikoan ez dago objektibotasunik, proposatutako jarduerak egiten dituen enpresak berak egingo baititu. Deskonexioa eta independentzia egon beharko luke gomendio teknikotik erator daitezkeen lanetatik. Mozketa eta haren ordezkapena azken baliabidea izan beharko litzatekeenean, mozketa besterik ez da proposatzen.
  2. Udalak zuhaitzak mozteko hartutako erabakiak eta Udalak eskatutako txostenak ez dute funtsezko puntu bat kontutan hartzen: ezkien lerrokadura metro gutxira, ia muga berean, hegazti-faunarentzako leku estrategiko bat, bai bertan beti dabilena, bai, batez ere, migratzailea, 1994tik Txingudiko Eremuko Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Bereziak babestua, Natura 2000 Sarean sartua, Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu2000tik, LIC-Atlantikoko eskualde biogeografikoaren Batasunaren Garrantzizko Lekua 2004tik, Kontserbazio Bereziko Eremua2013tik, 2002ko Ramsar Hitzarmenaren arabera nazioarteko garrantziko hezegune izendatua eta 037 Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsuak barruan sailkatua. Gipuzkoan babes-maila hori duen gune bakarra da.
  3. Ez du kontutan hartzen, ezta baloratzen ere, zuhaitz horiek udalerrian kutsadura akustiko handiena duten kaleetako batean duten pantaila akustikoaren funtzioa. Mozketak, zalantzarik gabe, auzoak jasango lukeen kutsadura akustikoaren maila handituko luke, baina ez da horrelakorik aurreikusten.
  4. Era berean, Udalak ez du kalkulatu zuhaitzen lerrokatze horrek zer ekarpen egiten dion kutsadura-mailak murrizteari.
  5. Irungo Udalak ez du herritarren partaidetzarako eta jendaurreko informaziorako prozesurik egin, Irungo udalerriko Eremu bBerdeen eta Arbolatuen Plan Zuzentzailean (2009) eta Irungo Jasangarritasunaren aldeko ll. Ekintza Planean (2015-2025) proposatzen den bezala, aurrez eta behar den moduan, aurreikusitako mozketak Artia auzoan eta Txingudiko Badian izango dituen irismena eta ondorioak ezagutzeko.

Zuhaitzak mozteko erabakia, haien arriskugarritasuna justifikatu gabe eta alternatibarik eskaini gabe, bidegabea, desegokia eta ez dauka inolako koherentziarik udalak azken urte hauetan berretsi dituen hitzarmenekin. 1995ean Herritarren Zuhaitzaren Eskubideen Gutuna (Bartzelonako Gutuna) berretsi zuen,. 2000. urtean, Iraunkortasunerako Europako Hirien Gutunari (Aalborgeko Gutuna) atxiki zitzaion, eta lraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarean sartu zen, Irungo Udalerriko Eremu Berdeen eta Zuhaiztiaren Plan Zuzentzailea du (2009) martxan dago, eta, gaur egun, Irungo Jasangarritasunaren aldeko 2015-2025 aldirako ll. Ekintza Plana garatzen ari da.

Horregatik guztiagatik, Arartekoari eskatu zaio:

  • Planifikatutako mozketak saihestea.
  • Orain arte desagertutako 16 zuhaitzak ordezkatzea.
  • Juan Thalamas Labandibar kalean (Gl-636 errepidea) dauden zuhaitzen lerrokadura guztia zaintzea eta defendatzea.

Tilos de Artia Tilos de Artia Tilos de Artia Tilos de Artia

Etiquetas: