Udal aurrekontuaren %58 bakarrik gastatu zen iaz

pxhere.comAbotsanitz.-Hondarribiko Udalak 38.722.323,45 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2019an (*). Horietatik 22,5 milioi bakarrik erabili zituen (22.465.906,49), eta 16,3 milioi erabili gabe utzi zituen (16.256.416,96). Soilik %58ko gauzatzea da hori. Ondorioz, onartutakoa baino 16,3 milioi euro gutxiago jaso zituzten herritarrek iaz.

Inbertsioen atalak argi uzten du kudeaketarako EAJren gaitasun eza. Inbertsioetarako aurrekontuaren %29a baino ez zen gauzatu, 14,4 milioitik 10,3 milioi ez ziren erabili.

Urtetik-urtera errepikatzen den aurrekontu eredu honek arlo guztietan eragiten du, jarraian azaltzen ditugun adibideetan argi geratzen den bezala (adibide guztiak 2019ko aurrekontu likidaziotik jaso ditugu):

Erabili gabeko partida batzuk:

Trafiko antolakuntzako informazio prozesurako ekipoak 480.000 euro
San Nikolas zubiaren berritzea 370.000 euro
Blues jaialdia 356.000 euro
Harresiak 319.000 euro
Udaltzainen bulegoak eta ibilgailuak 153.000 euro
Parking publikoaren aztertzea 60.000 euro
Hondartzako azpiegiturak 35.000 euro
Caritas eta Gurutze Gorria 16.000 euro
...  

Exekuzio oso txikia izan duten zenbait programen aurrekontuak:

Saindua %91 erabili gabe
Herritarren parte-hartzea %83 erabili gabe
Garraio eta azpiegiturak %99,5 erabili gabe
Auzo-bideak %73 erabili gabe
Genero berdintasunaren sustapena %80 erabili gabe
Lehen mailako gizarte laguntza %48 erabili gabe
Kultur ekipamenduak %63 erabili gabe
Artxiboa %69 erabili gabe
Ondare historiko-artistikoaren sustapena %51 erabili gabe
Kasino Zaharra %47 erabili gabe
Kirola sustatzea %41 (844.000 euro) erabili gabe
Hondarribia Abian %43 (129.000 euro) erabili gabe
Babes-publikorako etxebizitzak %100 erabili gabe
Etxebizitza alokatzeko laguntzak %100 erabili gabe
...  

Herritar bakoitzari 3.200 euro zor zaizkio

Hondarribiko Udalak 54 milioi euroko soberakina pilatu du dagoeneko, zerga eta tasetan 6 urtetan jasotzen duenaren adina. Urtero-urtero, gastatzen duena baino gehiago jasotzen du, iaz 3,5 milioi.

Zergatik gertatzen da hori? EAJren udal gobernuaren erabaki politikoengatik, horien artean, langileak ez kontratatzeko erabakia.

Erabaki politikoa delako zerrendako lanpostuak ez betetzea, udal langile taldearen %60a baino gehiago interinoa izatea (legeak esaten duen arren 2020aren bukaeran ezin duela %7a gainditu), urtetik urtera onartzen diren proiektuak ez burutzea, jasotzen dena baino gutxiago gastatzea.

Hori da Hondarribiko EAJren politika. Beste politika batzuk behar dira. Herritarrek ordaintzen dutenaren eta jasotzen dutenaren arteko oreka, udalak biltzen duenaren eta inbertitzen duenaren arteko oreka. Hori behar dute hondarribiarrek.

Etiquetas: