Abotsanitz.- 2019ko abenduaren 11an Hondarribiko udal gobernuaren kontratazio irregularrak salatu zituen Abotsanitzek prentsaurrekoan, baita irregulartasun horien onuradun nagusi den Montai enpresa taldeko arduradun Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela.
Salaketa horren ondorioz jakin da hainbat erakunde publikok modu irregularrean eta sistematikoki Montai taldea kontratatu izan dutela. Hementxe prentsaurrekoan esandakoak.
Aitor Elorzak ekinbide judiziala abiatu du Abotsanitzen aurka. Kereilatzeko asmoa azaldu du eta lehen urratsa astelehenean izango da, 09:00etarako deituta dagoen adiskidetze-ekitaldia (kereila jarri aurretik ezinbestekoa da adiskidetze-ekitaldia deitzea).
Bake-epaitegira Abotsanitz Udal Taldeko egungo zinegotziak hurbilduko dira, baita aurreko agintaldikoak ere, orduan hasi baitzen Abotsanitz kontratazio irregularren gaia lantzen.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 826 irakurketak
- Castellano