Euskal Herria harrera lurra izan dadin

Centro Retención Hendaia

SOS Arrazakeria.- Hendaiako Barneratze Zentroak gogorarazten digu Europar Batasunak pertsonak jatorriaren arabera diskriminatzen dituela.

Egonaldiko estatus erregularra lortu ezin izan dutenek atxilotze-zentro horietan itxita geratzeko eta kanporatuak izateko arriskua dute. Horrela, bi kategoria daudela egiaztatu da. Alde batetik, eskubide guztiak ditugunok. Eta bestetik, bizirupena bilatzeko eta jazarpen, esplotazio eta miseria egoeretatik ihes egiteko eskubidea ukatzen zaienak.

Ezin ditugu onartu Espainiako eta Frantziako estatuek eta Europar Batasunak burutzen dituzten politika horiek. Hegoaldean eta Iparraldean egiten diren harrera-ekimen ugariek erakusten dute beste bide bat posible dela, eta barneratze-zentro horrek esan nahi duenaren salaketarik nabarmenena dira.

Frantzia osoan zehar "marche nationale de sans-papiers" delakoa ospatzen ari da. Irailaren 19tik aurrera izango da, eta urriaren 17an amaituko da, Elisoaren inguruan ibilaldi batekin Parisen. Iparraldean, Etorkinekin kolektiboak antolatuta, mobilizazioa urriaren 3an izango da, Hendaian, CRAren aurrean egingo den elkarretaratzearekin eta Baionan egingo den manifestazioarekin.

SOS Arrazakeriak urriaren 3ko mobilizazioa babestu du:

11:00etan elkarretaratzea Hendaian CRAren aurrean eta 16: 00etan manifestazioa Baionan.

Barneratze-zentroen itxiera eskatzeko
Pertsona guztien erregularizazioaren alde
Euskal Herria harrera herria izan dadin,
Pertsona guztien zirkulazio-askatasunaren alde

Etiquetas: