SOS Arrazakeria.- June Fernandez eta Lucia Mbomio kazetariek euren liburuak aurkeztuko dituzte eta Cony Carranza, Tatiana Bellorin, Esther Mayoko Ortega, Silvia Aguero eta Anaitze Agirrerekin solasaldia egingo dute.
Abenduaren 14an eta 1l8an, 13:30etan, ZOOM bidez jarraitu ahal izango dira solasaldiak. Ilzen-ematea beharrezkoa da genero.taldea@sosracismo.eu helbidera idatziz.
SOS Arrazakeria Donostia.- Hainbat dira azken aldian El Infierno izeneko eremuan abandonatutako eraikinetan bizi diren pertsonen gaineko esku-hartze polizialak. Azkena joan den astelehenean, irailaren 7an.
Gipuzkoako SOS Arrazakeria.- Argi zegoen. Erakundeek okupazioaren aurpegi ilegala bakarrik nabarmentzen dute. Berdin zaie eraikin oso bat urteetan hutsik egotea, nahiz eta gizartearen sektore babesgabeenek etxebizitza eskasia pairatu. Era berean, ez dute inolako alternatibarik proposatzen, nahiz eta jakin badakiten, gizartearen parte horrek oinarrizko beharrak asetzeko benetako zailtasunak dituela.
Ekainaren 20ari begira, pertsona Errefuxiatuen egun internazionala
SOS Arrazakeria.- 2015. urtean alarma piztu zen garai hartan gerretatik ihesi Europara iristen saiatzen ari ziren pertsonak sufritzen ari ziren egoerarengatik. Europar Batasuneko botereek proportzio erraldoia duen alarma honi emandako erantzuna ez zen, ordea, proportzionala izan.
Gaur Bizilagunak ekimenaren baitako kulturen arteko bazkariak ospatu dira. Aurten, zazpigarren urtea da jada, hainbat herrialdetako auzotarrak bazkaltzeko bildu dira, argi eta garbi adierazteko albiste faltsu eta zurrumurru arrazista eta xenofoboek ez dietela jarrera aldaraziko.