Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena ekimena onartu du irungo osoko bilkurak

Kepa Ordoki MHB Avenida zubia

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Aldeko 23 botorekin (PSOE-EE, Elkarrekin Podemos, EAJ eta EH-Bildu) eta aurkako bozka bakarrarekin (PP), ontzat eman du irungo osoko bilkurak Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak aurkezturiko “Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimenean proposatzen diren akordioak.

Hauen bitartez, Irungo Udalak Avenida zubiko dbarandaren elementu bat egokitu eta emango dio kataluniako gizartearen ordezkari den Generalitateari. Baita ere, euskarri fisiko bat ezarriko da Avenida Nubian, Lluís Companysen deportazioa azalduz eta entrega oroitaraziz.

Hurrengo estekan, elkarteak osoko bilkuran izan duen tartea, alderdi ezberdinen iritzia eta bozkaketa topa dezakezue. Modu berean, mezu honi atxikia doa elkarteak eskaini duen diskurtsoa.

Adostu diren akordioak aurrera joan ahala, informazioa gaurkotzen jarraituko dugu.

Osoko bilkurako hitzaldia

Jaun — Andre agurgarriak, eskerrik asko:

Gertrudisen azken azken diskoko abesti batek dio, “si tothom calla, hem perdut la batalla”. Duela hoge1 urte, Katalunia eta Euskal Herriko herritar talde batek, hitz hauek kontuan hartu eta “Lluís Companys Batzordea” eratu zuen president katalanaren 60. urteurrena oroitarazteko. Kolore politiko guztiz anitzeko talde honek, Tom Strubell buruan, Bidasoan gauzatu den ekitaldi memorialista jendetsuenetako bat antolatu zuen.

20 urte pasata, entregaren 80. urteurrena heldu zen, eta lelo berdinari heltzeko tenorea iritsi zalgu. Oroimenaren bataila ozen eta ahots anitzekin egiten delako. Lluís Companys-ek Bidasoan jasan zuenar1 bizkarra ematen badiogu, ezjakintasuna, hitz egiteko beldurra eta frankismoaren legitimazioa etorriko dira.

Gaur proposatzen dugun ekimenean, zioen azalpenean zehazki, hamabi hitz beltzatuak daude. Hamabi hitz horiek nahikoa dira Lluis Companys i Jover-ek jasan zuena ezagutu eta bere ekimen politikoan zer egin zuen jakiteko.

Lluís Companys i Jover, atxilotua izan zen, galdekatua, deportatua, torturatua, lekualdatua, gerra kontseiluan heriotzara zigortua eta fusilatua. Eta guk guzti honetan zer esana dugu. Berak Irun zein Bidasoko errefuxiatuak kudeatu eta hauen artatzca sustatu zuelako.

Izan ere, 1940an, Company sentazt sarrera zubi izan zen Avenida zubia, irteera zubi izan zen 1936ko irailean. Estatu legitimo eta demokratiko batek jasan zuen kolpeaz ihesi, milaka pertsona joan ziren. Horietako askoren ondorengoak ez zira imo1z 1tzuli. Ez dute berea dena berreskuratu. Bizi berri bat abian jartzea zen irtenbide bakarra. Hori egin zuten 1936 eta 1939 artean, Bartzelona eta Katalunian. Hor topatzen dugu gure protagonista: Lluís Companys i Jover kataluniako presidenta. Berak zuzenduriko gobernuak sortu zuen Comité de Ayuda al Refugiado batzordea, 1936ko urrian. Bertan, hamarnaka errefuxiatu bidasotarren lekualdatzeak, osasun, elikadura, bizileku beharrak edo familien elkartzeak kudeatu ziren. Baita ere, irungo udalak. Bai, irungo legezko udalak jarraipena izan zuen Bidasotik kanpo. Benito Boda sozialista izan zen herriko etxe honen unean-uneko alkatea. Udala irundik santanderrera mugitu zen lehenbizi, Bartzelonara gerora. Eta berarekin batera 13.000 irundar zeuden kataluniako hiriburuan, 1937ko abuztuan. Gainera, deserriko instituzio honek bere gain hartu zituen Hondarribia, Errenteria, Lezo, Altza, Hernani, Astigarraga, Urnieta, Oiartzun, Usurbil eta Oriako bizilagunen ordezkaritza.

Zuek, udal kontuez jakitun zaretela, imajinatu nolakoa izan behar duen instituzio publiko baten lekualdatzea. Nondik eskuratzen duzu udal bezala jarduteko bermea? Hau, aipaturiko herrien biztanletatik dator eta nola ez, “entidad supramunicipal” delakoetatik. Hor, berriro topo egiten dugu Kataluniako Generalitatearekin eta bere buru zen Lluís Companys i Jover-ekin.

Guzti honek ondorio batera eramaten gaitu. Kataluniako oroimen historikoaren zati bat irungo Avenida zubian dago eta irungo oroimen historikoaren zati bat katalunian.

Lluís Companysek irungo Avenida zubian ezagutu zuen Francok ezarritako erregimen berria. Hemen urratua Izan zen. Hori dela eta, taxuzkoa da alpaturiko guztia oroitaraztea zen kataluniako presidentak jasan zituen urraketekiko sentiberatasuna adieraztea.

Aitorpen eta erreparazio keinu batekin gatoz. Bidasoa eta kataluniako herritarrok eskubidea dugu zer gertatu zen ezagutzeko. Herri katalanari zubiaren elementu bat emateak funtzio hau betetzen du.

Proposamen honekin ados bazaudete, bidean topatuko gara eta elkarrekin egingo dugu lan. Oroimen historikoaren bermeetan eta Lluís Companysek merez1 duen egia, justizia, eta erreparazioa sustatuz.

Eskerrik asko.

Etiquetas: