Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan.- Bidasoko Deportatuak | Erakusketa ibiltariaren baitan, Etxahun Galparsoro historialariak III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainiko du heldu den ostiralean, urtarrilak 29. Solasaldia Oiasso Museoan bertan eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Bera eta Hondarribia bisitatu ostean, Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa irungo Oiasso museoan egongo da ikusgai, urtarrilak 15etik aurrera. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak antolaturiko erakusketa museoaren ohiko ordutegian bisitatu ahalko da, urtarrilak 30 arte.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Aldeko 23 botorekin (PSOE-EE, Elkarrekin Podemos, EAJ eta EH-Bildu) eta aurkako bozka bakarrarekin (PP), ontzat eman du irungo osoko bilkurak Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak aurkezturiko “Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimenean proposatzen diren akordioak.
Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea.- “Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimenaren bitartez, Avenida zubiaren modulu bat Kataluniara bidaltzea eskatu du Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Proposamena abenduaren 30ean gauzatuko den osoko bilkuran eztabaidatuko da. Baita ere, Avenida zubian, presidentaren deportazioa eta entrega oroitarazten duen euskarri bat ezartzea eskatu du talde memortalistak.
“Izan zirenak eta izango direnak gogoan” omenaldiaren bitartez, Frankismoan emakumeak jasandako errepresioa gogorarazi du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Omenaldian Rosi Perez Blanco eta Juncal Violetek errekonozimendu berezia jaso dute Frankismoan jasan zuten errepresioagatik.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hamarnak lagun bildu ditu Pikoketako fusilatuen monolitoan. “Izan zirenak eta izango direnak gogoan” proiektuaren bitartez, Bidasoan errepresioa jasan izan duten 50tik gora emakumak errebindikatu ditu elkarteak banan banan emakumeen izen abizenak eta jasandako errepresioa aipatuz.