Euskal Herrikon Pentsiodunen Mugimenduko ehunetik gora emakumeak Asanblada burutu dute Emakume pentsiodunen eskubideen alde

asamblea mujeres pensionistas

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Bertan, Andrea Uña, Barrientos, Arantza Corrales Gutierrez eta Arantza Urkaregi Etxepare pentsiodunek hitz egin dute Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduan emakumeen parte-hartzeaz, Alarguntza pentsioaz eta Pentsioen generoarrakalaz, hurrenez hurren.

Hizlarien azalpenak entzun ondoren, bertaratutako emakumeen txanda ireki da eta iritzi, galdera eta proposamen interesgarriak agertu dira. Gaurkoak eztabaidarako eta hausnarketarako bidea zabaldu du. Aldarrikapen gehiago emakumeei dagokienez, esate baterako, osasun arloan. Eta baita dauden aldarrikapenetan jauzi kualitatiboa emateko beharra azaldu da.

Helburuak argi geratu dira, besteak veste, guztiontzako 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa eta 1.200 €- Lanbide arteko Gutxieneko Soldata.

Ondoren, manifestua irakurri da eta, ALFA izenburuko poema irakurriz amaiera eman diogu Asanbladari. Manifestuan, Gure, denon eskubideen alde! Azaroaren 13an izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diegu emakume guztiei.

Etiquetas: