Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Komunikatu honekin argi eta garbi utzi nahi dugu; gobernua osatzeko alternatiba pentsioen murrizketa berriena bada, %0,25era itzultzea edo banaketa eredu publikoa kapitalizazio sistema indibidual batengatik aldatzea, alternatiba konkistatutako eskubide demokratiko, sozial eta laboralak indargabetzea bada, hau bada VOX eta PPren alternatiba, ez dugu nahi. 2018an ez ziren pasatu eta 2026an ez dira pasatuko.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Pentsiodunen erakundeok babestu egiten ditugu aberastasunaren banaketa ekitatiboaren izendatzaile komuna duten mobilizazioak eta pertsona guztientzako oinarrizko eskubide sozialak bermatzea. Osasun publikoa, zaintza publiko eta komunitarioko zerbitzuak defendatzea, etxebizitzarako eskubidea bermatzea, soldaten erosteko ahalmena handitzea, lan-baldintzak hobetzea eta askatasun demokratikoak defendatzea herriaren erresistentzia beraren parte dira.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Urte askotako borrokaren ondoren, 40 urte edo gehiago kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileek eragindako pentsiodunek Podemosek aurkeztutako eta besteak beste EH Bilduk eta EAJk babestutako lege proposamena tramitera onartzea lortu da.
Movimiento Pensionista de Euskal Herria.- Se cumple un año desde que el Gobierno de la Comunidad Autonómica Vasca, y los grupos parlamentarios del PSE-EE, PNV y VOX vetaran en el Parlamento Vasco el debate para establecer un complemento para las personas pensionistas de la Seguridad Social, mayoritariamente mujeres, que perciben ingresos que no les permiten vivir con suficiencia y autonomía.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Aurtengo maiatzaren 11n, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Espainiako Konstituzioaren 29. artikulua, Eskatzeko Eskubidea arautzen duen azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoa, eta autonomia-erkidegoko araudia kontuan izanik, ESKAERA bat aurkeztu genion Eusko Jaurlaritzari, honako hau dioena.