Zaldibarko kasuan erantzukizunik egon ez izana salatu du Lakaxitak

Irungo Lakaxita gaztetxea Zaldibar argitu

Lakaxita.- Otsailak 6, urte bete igaro da Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gertatu zenetik. Gehienok dakigun bezala, arduragabekeri jarraien ondorioz bi langile hil ziren egun horretan. Gertakin horrek amorrua sortu du herri askotan, inork ez baitu ardurarik ezta erantzunkizunik ere hartu.

Gertatutakoak gainera, Euskal Herriko hondakinen kudeaketa estutasunean jartzen du, eta hori gutxi balitz ere, Verter Recycling enpresa buruen eta agintari politikoen interes eta haien arteko tratu ekonomikoak azalaratu ditu.

Gertakari horrek milaka pertsonei eragin zien, besteak beste ondoko herrietako bizilagunei; izan ere, ondoko herrietan kontaminazio-maila altuak erregistratu ziren, eta horregatik hain zuzen ere, bizilagunei bere etxetatik ateratzea galarazten zieten. Urte osoan zehar milaka pertsona atera dira kaleetara erantzunkizunak eta ardurak eskatzera, ordea, EAJ eta PSE-k ez zuten bat egin, eta gertaeren inguruan ¡kerketarik ez egitea erabaki zuten. Horrek argi uzten du zabortegiaren atzean dauden interes eta pertsonen tratuak. Jakina da, hondakinen isurketekin negozio bat dagoela; izan ere, geroz eta hondakin gehiago sortzen baitira. Beraz, hauen interesgabeko eta ingurumenarekiko arduratsua den kudeaketa ezinbestekoa da.

Pandemiaren eta jendearen larritasunaren aitzakian, erantzunkizunak ez dira eman, eta ez dira emango. Lakaxita Gaztetxetik, hori guztia salatzen dugu eta, familiekin, Zaldibar eta inguruko herriekin gure elkartasun osoa adierazi nahi dugu.

Irungo Lakaxita gaztetxea Zaldibar argitu

Irungo Lakaxita gaztetxea Zaldibar argitu

Etiquetas: