Abotsanitzek, PSE-EEk eta EH Bilduk positibotzat jo dute Plan Orokorraren osoko bilkura

Plenoa

Hondarribiko Udaleko oposizioko hiru alderdiek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) balorazio oso positiboa egin dute haien eskariz Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baliogabetzeaz eztabaidatzeko atzo burutu zen osoko bilkuraz.

Bilkura hau herritarrek eta oposizioko alderdiek eurek eskatutako gardentasun-ariketa izan dela uste dute. Otsailean Auzitegi Gorenak plan orokorra behin betiko baliogabetu zuenetik, erantzunik gabeko galdera asko zeuden, baina azkenean argitu egin dira, oposizioaren ekimenari esker.

Argitu diren gaien artean, bozeramaileek nabarmendu dute oso pozgarria izan dela Plan Orokorra baliogabetu ondoren, arau subsidiarioak eskuetan, Zaldunbordako outleet esparruaren proiektua bertan behera geratu dela jakitea.

Ezohiko osoko bilkurak argi utzi du oposizioko udal-taldeek herritarrekin duten konpromisoa, bai eta hondarribiarren onurarako akordioak lortzeko borondatea eta gaitasuna ere. Amaitzeko, adierazi dute, bilkura honen ondoren, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria prestatzearekin datorren lanerako elkarrizketa eta adostasun handiagoa egon daitekeela.

Etiquetas: