Ezker Anitza-IUk Hondarribiko Alardearen konpainia mistoaren desfilea babestuko du

Ezker Anitza-IU.- Ezkerreko alderdiak Jaizkibel konpainiari babesa emango dio, emakumeek jai tradizionaletan baldintza berdinetan parte hartzea defendatzeko.

Ezker Anitza-IU.- Ezkerreko alderdiak Jaizkibel konpainiari babesa emango dio, emakumeek jai tradizionaletan baldintza berdinetan parte hartzea defendatzeko.
Emeki.- Emeki emakume elkarteak, 1994etik Hondarribian antolatzen duen Kaleko Margo Lehiaketak bere 32.edizioa bete du, margolariek goiz batek ematen duen denbora tartean Alde Zaharreko eta San Pedro kaleko txoko ezberdinak islatzeko aukera izan dute. Aurten 23 artistek izena eman dute, herri eta hiri ezberdinetatik etorritakoak: Hondarribia, Irun, Lesaka, Eibar, Ataun, Artziniega, Donosti, Zizurkil, Errenteria, Beasain, Getxo, Linxe...
Abotsanitz.- Ostiral honetan berriz irekiko da Sainduako eraikina, 1a 8 urtez itxita egon ostean. Bere garaian, arazo estrukturalak antzeman ziren eraikinean eta bori zela eta, behin-betikoz 2018ko urrian itxi zen Saindua Gaztelekua. Hortik eratorria, ia 5 urteko geldialdia etorri zen, EAJ-PNV buru zuen gobernu-taldearekin, 2023an obra esleitu eta 2023ko ekainean lanak hasi ziren arte.

Abotsanitz.- Arrantzale Auzoaren berrurbanizazioa auzoaren aldarrikapen historiko bati erantzuten dio. Urte luzez, auzoko herritarrek oinarrizko azpiegiturak hobetzea eskatu dute, denboraren poderioz narriatuz joan baitira beharrezko arreta jaso gabe. Egoera luzatu honek agerian utzi du EAJ-PNVren aldetik erantzun instituzionalik ez egotea, denboran zehar mantendu den eskaera legitimo baten aurrean. Erantzun falta berak eragin du, gainera, Hondarribiko beste hainbat auzo ere antzeko edo okerragoko egoeran egotea.