Bidasoako Asanblada feministak Miarritzeko azken hilketa matxista gaitzetsi du

Banner Eraso Matxistarik EZ!

Bidasoko Asanblada feministak beste behin gaitzetsi eta deitoratzen du Miarritzen egindako hilketa matxista. Feminiziatutako pandemia hori gelditu egin behar da, eta hori lortzeko, ahalegin eta bitarteko guztiak jarri behar dira, guztion erantzukizuna baita.

Gure maitasun guztia bidaltzen diegu biktimaren familiari eta lagunei. Ez zaudete bakarrik. Hemendik oihuka jarraituko dugu behin eta berriz, ozen, argi eta indar osoz. Ezta bat gutxiago ere!!!

Etiquetas: