Bidasoko Asanblada Feministak irmotasun osoz gaitzesten du Gijonen egindako sexu-agresio anizkoitza.
Berriro ere emakumeok jasan dugu inoiz eteten ez den indarkeria matxista, zeinak emakumeak hiltzen, erasotzen, bortxatzen baititu.
Gure aldetik, adore osoa bidaltzen diogu bizirik atera den emakumeari: harekin eta bere familiarekin bat egiten dugu.
Bidasoaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzeko deia egiten du, bihar, 19:30ean, Irungo San Juan plazan, igandean Huescan izandako azken feminizidioa dela eta.
Gure babesa Rhokhayaren seme-alabei