Migratzaile berri bat hilik agertu da Bidasoan, gaur elkarretaratzea heriotza berri hau eta migrazio politikak salatzeko

Orilla Bidasoa desde Irun

Irungo Harrera Sarea.-Atzo eguerdi aldean, Ertzaintzako agenteek eta suhiltzaileek gizon baten gorpua atera dute Bidasoa ibaitik. Hendaiako ertzera iristen saiatzen ari zen. Hendaiako suhiltzaileek pasoa saiatzen ari zen gizon beltza zela baieztatu dute.

Datu horiekin, Irungo Harrera Sareak ikusten duen hipotesi nagusia da bidaia jarraitu nahian transitoan zegoen migratzaile bat dela.

Atzo bertan prentsaurrekoa eman genuen Irungo mugan migratzaileen aurkako jazarpen eta ehiza egoera salatzeko. Eta heriotzak eragingo dituela iragarri genuen gainera.

24 orduren ostean lehen heriotza jazo da.

Goizean hontan ere (atzoagatik), 16 urteko mutiko bat erreskatatu dute Bidasoa ibaiaren ertzean bertan, Hendaian, Intzura auzoko bizilagunek. Haurra erabat apalduta eta biluzik zegoen. Indarrak berreskuratu ostean, bidea jarraitu du. Bi orduren buruan jendarmeek kanporaketa ilegala ezarri diote. Adingabe eta migratzaile gisa dituen eskubideak urratuz. Hori da Bidasoaldean egunero bizi duguna.

Eskatzen dugu:

Hurbileko erakunde publiko guztiak, migrazioan eta harreran erantzukizunak hartzera, eta eskubideak sistematikoki urratzen diren muga horri irtenbidea emateko behar dituzten instantziekin harremanetan jartzera interpelatzen ditugu.

Gaur 11: 30ean elkarretaratzea egingo dugu Azken Portun, gorpua aurkitu duten tokian.

Gertueneko erakundeetatik hasita, udala, Foru aldundia, Eusko Jaurlaritza (Harrerarako Erakundearteko mahaia), Migrazio Ministerioa eta Europako instantzietaraino, pertsonak hiltzera bultzatzen duten kontroleko migrazio-politikak aplikatzeari uzteko eskatzen diegu. Ceutan, Kanarietan eta orain zirkulazio askatasuna duela dioen Europako barne muga batean, Schengen espazioan.

Beste migrazio- eta harrera-politika batzuk posible dira. Ez ditzatela aplikatzen dituzten politika horiek aukera bakartzat aurkeztu. Gezurra da. Alternatibak daude. Gure erakundeak interpelatzen ditugu. Zer egingo dute heriotza hau argitzeko eta gehiago saihesteko?

Ez dugu heriotza migrazioaren sinonimo gisa normalizatuko.

Migratzaileek dituzten eskubideak errespetatuko dituzten migrazio-politiketan lan egiten has daitezela eskatzen dugu. Utzi behingoz heriotza eta sufrimendua besterik eragiten ez duten politika arrazista eta ez-eraginkorrak. Ez gaitzatela lotsarazi gure gizarteaz eta gure ordezkariez.

Orilla Bidasoa desde Hendaia

Etiquetas: